
40. zk., 2026ko otsailaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 5 orri.)
- EPUB (256 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
OSASUN SAILA
882
17/2026 DEKRETUA, otsailaren 17koa, zeinaren bidez hutsak zuzentzen baitira Onkologikoa osasun-zentroa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoan titulartasun publikoko baliabide gisa integratzeko Dekretuan.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, «argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta horiek zuzentzearen ondorioz dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada».
Ekainaren 24ko 134/2025 Dekretua (Onkologikoa osasun-zentroa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoan titulartasun publikoko baliabide gisa integratzekoa) 2025eko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (122. zk.) argitaratu zenean, horrelako hutsak atzeman ziren, eta, beraz, dekretu honen bidez zuzentzen dira.
Hain zuzen ere, Onkologikoa osasun-zentroa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoan titulartasun publikoko baliabide gisa integratzeko ekainaren 24ko 134/2025 Dekretuaren bidez, xedatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuak subrogatzen dituela Onkologikoa osasun-zentroan lan egiten duten langile sanitarioen zein ez-sanitarioen eskubide eta betebeharrak, eta, zehazki, integratzeko unean osasun-zentroan indarrean dagoen hitzarmen kolektiboaren aplikazio-eremuan dagoen Langileen Estatutuari lotutako lan-kontratu baten bidez dihardutenenak. Dekretu horrekin batera doan II. eranskinean zehazten da langile horien zerrenda. Aipatutako eranskinean, zerrenda horretan adierazitako pertsonen kategoriari eta lanpostu funtzionalari buruzko datu okerrak zuzentzen dira.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. eta 109.2 artikuluetan xedatutakoaren arabera, huts-zuzenketa honen bidez egindako aldaketak eragiten ez dien egintza eta izapideen baliozkotasunari eutsiko zaio, huts-zuzenketa honetan aipatu ez diren langileen zerrenda barne.
Hori dela eta, Osasuneko sailburuak, Ogasun eta Finantzetako sailburuak eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak izandako bileran gaia eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau,
XEDATZEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Ekainaren 24ko 134/2025 Dekretua (Onkologikoa osasun-zentroa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua erakunde publikoan titulartasun publikoko baliabide gisa integratzekoa) 2025eko ekainaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (122. zk.) argitaratu ondoren, ekainaren 24ko 134/2025 Dekretu horren II. eranskina zuzendu behar da. Egiturako langile lan-kontratudunen zerrenda, honako zuzenketa hauekin:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Dekretu honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gobernu Kontseiluari, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, dekretua argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete igaro baino lehen.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.
Vitoria-Gasteizen, 2026ko otsailaren 17an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Ogasun eta Finantzetako sailburua,
NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.
Osasuneko sailburua,
ALBERTO MARTÍNEZ RUIZ.
RSS