Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2026ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
881

IRAGARKIA, Oiartzungo udalerriko (Gipuzkoa) Errenga parajean, Pagola iturburuaren 315 m3/urteko aprobetxamendu espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena, ura abeltzaintzarako erabiltzeko.

– Espedientearen kodea: A-G-2025-0016.

– Eskatzailea: Oiartzungo Udala.

– Jardueraren kokapena: Oiartzun.

– Hargune puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): X: 597.750 Y: 4.789.799.

– Eskatutako urteko bolumena: 315 m3/urte.

– Uraren erabilera: Abeltzaintza.

– Obren deskribapena: Iturburuko ura garai bateko aska batean biltzen da, 2 m luze, 1 m zabal eta 1 m garai, biltegi gisa erabiliko dena. Handik, grabitatez bideratuko da ura aska berri batera, 80 m-ra eraikiko dena eta 1,1 m3-ko edukiera izango duena. Ganaduak 150 ardi eta 10 behor dira.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan, eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluaren arabera, bere burua kaltetutzat jotzen duen edonork espedientea aztertu eta egokitzat jotzen duena adieraz dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduan eta adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 18a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala