Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2026ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
880

IRAGARKIA, ur-aprobetxamendurako eskubidea iraungi izana interesdun posibleei jakinarazteko dena.

Aprobetxamendu Arloa - Uraren Euskal Agentzia.

Aprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, iragarki honen eranskinean zehaztutako ezaugarriak dituzten espedienteak Uraren Euskal Agentziaren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bitartez ebatzi direla argitaratzen da; hori guztia administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearen, urriaren 1eko, 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, Uraren Legearen 53. artikuluan eta Jabari Publiko Hidraulikoko Erregelamenduaren 161. artikuluetan eta ondorengoetan ezarritakoarekin bat eginez eta xede horretarako hasiera emandako espedienteen ondorio gisa.

Ekainaren 23ko, Uren 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuordearen aurrean, ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunek zein pertsona orok jakin dezaten banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 16a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala