
39. zk., 2026ko otsailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
879
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baitira Erandioko udalerrian (Bizkaia) dagoen ureztatzeko putzu batetik 134 m3/urte aprobetxatzeko administrazio-emakidaren eskaera-espedientea eta aurretik inskribatutako aprobetxamenduaren iraungitzeko espedientea (A-B-2011-2380 espedientea).
– Emakida-espediente berria: A-B-2025-0023.
– Eskatzailea: Juan Ignacio Aguirre Isasi.
– Hargunearen kokapena: Erandio (Bizkaia).
– Hargunea (UTM koordenatuak (ETRS89)): X: 504.405 eta Y: 4.795.080.
– Eskatutako urteko bolumena: 134 m3/urte.
– Uraren erabilera: ureztatzea.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: putzutik ponpa baten bidez hartutako ura 675 m2 inguruko azalera ureztatzeko erabiliko da (25 m2 baratze eta 650 m2 sagasti).
Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak jarraian zehazten dira:
– Iraungitzen den espedientea: A-B-2011-2380.
– Hasteko modua: ofizioz.
– Interesduna: Juan Ignacio Aguirre Isasi.
– NAN/IFZ/AIZ/Pasaportea: ***7609**.
– Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)): X= 504.405 eta Y= 4.795.080.
– Udalerria (LH): Erandio (Bizkaia).
– Uraren erabilera: etxekoa eta ureztatzea.
– Gehieneko emaria (l/s): 0,8.
– Ebazpenaren eguna: 1993ko azaroaren 17a.
– Erregistro-zk.: 15074/C.
– Amaitzeko arrazoia: emakidaren ebazpenean ezarritako oinarrizko baldintzak ez betetzea.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 13a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS