
39. zk., 2026ko otsailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
878
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Saitec SAUren eskaera, itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko baimena emate aldera, Lemoizen Aquasath proiektua garatzeko.
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.b) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.
Saitec SAUk itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko baimena eskatu dio Zuzendaritza honi, Lemoizen Aquasath proiektua garatzeko.
Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, 2025/027759 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzeten alegazioak eta oharrak egin daitezen.
Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo:
https://www.euskadi.eus/iljp-aquasath-proeiktua/web01-tramite/eu/
Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra
Vitoria-Gasteiz, 2025eko otsailaren 18a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS