
39. zk., 2026ko otsailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (129 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
877
IRAGARKIA, Turismo eta Ostalaritzako zuzendariaren 2026ko urtarrilaren 19ko Erabakia jakinarazten duena. Erabaki horren bidez, alegazioak aurkeztu ahal izateko epea dagoela adierazten da.
Ezinezkoa izan da egintza hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Prozeduran interesa duen pertsonak (eranskinean agertzen da) egintzaren testu osoa eskura dezake Turismo eta Merkataritzako Bizkaiko lurralde-bulegoan (Concha jeneralaren kalea 23, Bilbao).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke: https://www.euskadi.eus/nirekarpeta
Erabaki honen aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 13a.
Turismo eta Ostalaritzako zuzendaria,
CLARA NAVAS ROMANO.
RSS