
39. zk., 2026ko otsailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 2 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
876
IRAGARKIA, 2026ko otsailaren 17koa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroan egindako inskripzio batzuk azkentzeko aldebakarreko erabakiak.
Aipatutako erabakiak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 44. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroaren erregelamenduaren maiatzaren 16ko 155/2017 Dekretuak 19. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Eranskinean zerrendatzen diren espedienteetan interesdun direnek (eranskinean daude identifikatuta) eskaeraren testu osoa ikusi ahal izango dute, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden agirien kopiak lortu ere. Horretarako, Izatezko Bikoteen Arabako Lurralde Ordezkaritzara jo beharko dute (Samaniego kalea 2, 01008, Vitoria-Gasteiz).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoko «Nire karpeta» atalaren bitartez ere espedientearen edukira sar daiteke, https://www.euskadi.eus/nire-karpeta/web01-sede/eu/ orrialdean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 17a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS