
39. zk., 2026ko otsailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (152 KB - 5 orri.)
- EPUB (368 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
871
IRAGARKIA, 2026ko otsailaren 17koa, Etxebizitza eta Hiri Agenda Saileko Zerbitzu zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira etxebizitza sozialen onuradunen zorren ordainketa-errekerimenduak.
Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epea finkatu da zorra ordaintzeko.
Iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) argitaratu eta hilabete igarotakoan zorra ordaindu ez bada, legeak ezarritako egintzei ekingo zaie.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 17a.
Zerbitzu zuzendaria,
DOMINGO JULIÁN GUTIÉRREZ ROBLEDO.
RSS