
39. zk., 2026ko otsailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 3 orri.)
- EPUB (161 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
868
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 10ekoa, Justiziako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baita Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko irailaren 19ko Aginduaren bidez egindako dirulaguntza-deialdia. Agindu horren bidez, Karrera Judizialean, Fiskalean eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoan sartzeko oinarri arautzaileak ezarri, eta oposizioak prestatzeko dirulaguntza-deialdia egin zen, 2026ko ekitaldirako.
Bat etorriz Karrera Judizialean eta Fiskalean eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoan sartzeko oposizioak prestatzeko laguntzen oinarri arautzaileak ezartzen dituen eta 2026ko ekitaldirako deialdia egiten duen Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2025eko irailaren 19ko Aginduan ezarritakoarekin (urriaren 9ko EHAA, 192. zk.).
Azterturik, batetik, espedientea, bestetik, Eskabideak Ebaluatzeko Batzordeak 2026ko urtarrilaren 15ean bildua eta aipatutako aginduan izendatutako kideek osatua idatzitako txostena, eta, azkenik, instrukzio-organoaren ebazpen-proposamena, zeinak 10 egun balioduneko epea ematen baitie interesdunei alegazioak aurkezteko, eta ikusirik ez dela alegaziorik jaso.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Onuradunak, baztertutakoak eta atzera egin dutenak.
1.– Honako jaun-andre hauek hautatzea Karrera Judizialean eta Fiskalean eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoan sartzeko oposizioak prestatzeko dirulaguntzen onuradun izateko (2026ko ekitaldirako, Aginduaren 3.3 oinarri orokorrean ezarritakoaren arabera):
(Ikusi .PDF Fitxategia)
2.– Honako jaun-andre hauek hautatzea Karrera Judizialean eta Fiskalean eta Justizia Administrazioko Letraduen Kidegoan sartzeko oposizioak prestatzeko dirulaguntzen onuradun izateko (2026ko ekitaldirako, Aginduaren 3.4 oinarri orokorrean ezarritakoaren arabera):
(Ikusi .PDF Fitxategia)
3.– Honako eskatzaile hauek bazter uztea, deialdiaren aginduan eskatutako baldintzaren bat ez betetzeagatik:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
4.– Atzera egin dutenak:
(Ikusi .PDF Fitxategia)
Bigarrena.– Emandako beken zenbatekoa.
1.– Deialdian ezarritakoarekin bat etorriz, beka bakoitzaren zenbatekoa urteko 6.600 eurokoa izango da, eta hileko 550 euro ordainduko dira.
2.– Beka hilero ordainduko da, hilaren lehenengo astean.
3.– 2026ko ekitaldirako 264.000 euro bideratu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrei dagokien aurrekontu-partidaren kargu.
Hirugarrena.– Beken iraupena.
1.– Beken iraupena urte natural batekoa izango da: 2026ko urtarrilaren 1ean hasiko da eta abenduaren 31n amaituko.
2.– Aurreko paragrafoan ezarritako epean, onuradunak hautaketa-prozesua gainditzen badu, laguntzaren iraupena amaituko da onuradunaren izendapena BOEn argitaratzen den egunean edo Eskola Judizialean sartzen den egunean, lehenago gertatzen bada.
Laugarrena.– Esleipena.
Ebazpen hori, jakinarazi ondoren, onuradunak 10 egun balioduneko epea izango du dirulaguntza onartzeko, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori igarota, proposatutako pertsonak atzera egin duela ulertuko da.
Bosgarrena.– Justifikazioa.
Bekaren onuradunak erakunde emaileari justifikatu beharko dio betekizunak eta baldintzak betetzen dituela, bai eta dirulaguntzaren xede den jarduera egin duela ere. Horretarako, lauhileko bakoitzaren amaieran, honako dokumentazio hau bidali beharko du:
a) Jarduketa-memoria, deialdian eta, hala badagokio, dirulaguntza ematean ezarritako baldintzak betetzen direla justifikatzen duena. Memoria horretan, egindako jarduerak eta lortutako emaitzak adieraziko dira, 2025eko irailaren 19ko Aginduaren II. eranskinaren arabera.
b) Prestatzaileek edo zentro prestatzaileek emandako aprobetxamendu-ziurtagiria, digitalki sinatua.
c) Prestatzaileen edo zentro prestatzaileen fakturak edo banku-ziurtagiriak edota prestatzailearen alde egindako transferentziei buruzko egiaztagiriak.
Seigarrena.– Errekurtsoa.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean xedatutakoaren arabera, ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.
Justiziako sailburuordea,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.
RSS