
39. zk., 2026ko otsailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (147 KB - 3 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
864
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 9koa, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariarena. Honen bidez, Lantziegoko udalerrian, Arabako Lurralde Historikoan «Laguardia BATeko 13,2 kV-ko linea mistoaren saihesbidea (airekoa eta lurpekoa), "Elvillar" izenekoa, "El Coso" transformazio-zentroaren eta 378. euskarriaren artean, Lantziego eta Iekorako udal-mugarteetan (Araba)» proiektuari dagokion instalaziorako aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematen dira, eta herri-onurakoa dela deklaratzen da.
Espediente zk.: 01ATY 202400033.
AURREKARIAK
1.– 2024ko irailaren 2an, I-DE, Redes Electricas Inteligentes SAU-k eskatu zuen Lantziegoko udalerrian, Arabako Lurralde Historikoan «Laguardia BATeko 13,2 kV-ko linea mistoaren saihesbidea (airekoa eta lurpekoa), "Elvillar" izenekoa, "El Coso" transformazio-zentroaren eta 378. euskarriaren artean, Lantziego eta Iekorako udal-mugarteetan (Araba)» proiektuari dagokion instalaziorako aurretiko administrazio-baimena eta hura eraikitzeko administrazio-baimena emateko eta onura publikokoa dela deklaratzea.
2.– Jendaurrean erakusgai jarri dira delako proiektua eta aipatu eskatzailearen arabera desjabetu beharreko ondasun eta eskubideen banan-banako zerrenda. Hala egin da, xedapen hauetan ezarritakoari jarraikiz: martxoaren 31ko 48/2020 Dekretua, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak; Sektore Elektrikoaren abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 55. artikulua; 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2 eta 52. artikuluak eta 1957ko apirilaren 26ko haren Erregelamenduaren 56. artikulua.
3.– Horretarako, informazio publikoko izapidearen barruan, dagokion iragarkia argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 2025eko maiatzaren 13an. Ondoren, eragindako lursailak kokatuta dauden udalerria aipatu ez izanari buruzko akatsa hauteman ondoren, zuzendu egin zen hura, eta 2025eko ekainaren 2an argitaratu zen akats-zuzenketa moduan.
Halaber, iragarkia, proiektuaren dokumentazioarekin batera, publikoaren eskura jarri zen Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasun Sailaren webgunean, interesdunek zein herritarrek hura kontsultatu ahal izan zezaten.
2025eko maiatzaren 15ean, dagokion iragarkia El Correo egunkarian argitaratu zen.
2025eko ekainaren 6an, iragarkia Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.
Era berean, proiektua Lantziegoko eta Iekorako udalei igorri zitzaien, aipatutako iragarkia haien Udal iragarki-taulan argitara zezaten.
4.– 2025eko maiatzaren 13an, proiektuak eragina zuen ondasun zein eskubideak dituzten administrazio, erakunde eta zerbitzu enpresei kontsultak egin zitzaizkien, eta horiei dagokien separatak bidali zitzaizkien. Hauei, hain zuzen ere:
– Arabako Foru Aldundiko Mugikortasun Jasangarriaren eta Bide Azpiegituren Saila.
– URA-Uraren Euskal Agentzia.
– CLH-Hidrokarburoen Logistika Konpainia, SA.
– Telefónica de España, SA.
Txosten hauek jaso dira:
– 2025eko maiatzaren 13an, Telefónica de España, SA-k emandako txostena jaso zen, eta bertan adierazi zen ez zutela inolako eragozpenik aipatutako proiektuarekiko.
– 2025eko maiatzaren 16an, URA-Uraren Euskal Agentziaren txostena jaso zen.
Dokumentu horretan ondorioztatzen da gutxieneko distantziak errespetatzen direla eta linearen zenbait tarte araututako eremuan geratzen direla.
Bi kasuetan, sustatzaileak adostasuna adierazi zuen jasotako txostenekin.
ZUZENBIDE OINARRIAK
1.– Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaritza da espediente hau izapidetzeko eta ebazteko organo eskuduna, hala xedatzen baita Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen abenduaren 3ko 410/2024 Dekretuaren 20. artikuluan.
2.– Espedientean, testu hauetan agindutako arauzko izapideak bete dira: Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean; Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legean; 1957ko apirilaren 26ko Dekretuan, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen Erregelamendua onartzen duena; 48/2020 Dekretuan, martxoaren 31koa, Eusko Jaurlaritzarena, zeinaren bidez arautzen baitira energia elektrikoa ekoizteko, garraiatzeko eta banatzeko instalazioen administrazio-baimenaren prozedurak; 2011ko martxoaren 8ko Ebazpenean, Energia eta Meategien zuzendariarena.
3.– Aplikagarria da, berariaz, abuztuaren 29ko 1432/2008 Errege Dekretua, Goi-tentsioko linea elektrikoetan hegazti-fauna talkatik eta elektrokuziotik babesteko neurriak ezartzen dituena.
Aipatutako lege-xedapenak ikusita, eta oro har zein zehazki aplikagarri diren gainerakoak oinarri hartuta, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko Arabako lurralde-ordezkariak
EBATZI DU:
1.– I-DE, Redes Electricas Inteligentes, SAU-ri aurretiko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena ematea Lantziegoko udalerrian, Arabako Lurralde Historikoan «Laguardia BATeko 13,2 kV-ko linea mistoaren saihesbidea (airekoa eta lurpekoa), "Elvillar" izenekoa, 2El Coso" transformazio-zentroaren eta 378. euskarriaren artean, Lantziego eta Iekorako udal-mugarteetan (Araba)» proiektuari dagokion instalaziorako.
2.– Berariaz deklaratzea baimentzen den instalazio elektrikoaren erabilgarritasun publikoa; eta deklarazio horrek, 2013-12-26ko 24/2013 Legearen 56. artikuluan xedatutakoaren arabera, berekin dakarrela ukitutako ondasunak okupatzeko edo eskubideak eskuratzeko beharra, bai eta 1954-12-16ko Desjabetze Azkarrerako Legearen 52. artikuluaren ondorioetarako presako okupazioa ere, lege horren 53. artikuluak ezarritako eragin erregistralekin.
Ebazpen hau ematen da aipatutako 48/2020 Dekretuan xedatutakoaren arabera eta baldintza orokor hauekin:
1.– Onartutako proiektuari jarraikiz egin beharko dira obrak, kasu bakoitzean eskatzen eta baimentzen diren aldaketekin.
2.– Abian jartzeko epea hiru urtekoa izango da, ebazpen hau ematen den egunetik aurrera zenbatzen hasita. Epe hori igarota ez bada instalazioa ustiatzeko baimenik eskatu, ebazpen hau iraungitzat jo ahal izango da.
3.– Lanak amaitzean, instalazioen titularrak Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaritzari jakinarazi beharko dio lanen amaiera, behin betiko onarpena eman eta abian jartzeko akta egiteko.
4.– Obrak egiteko beharrezkoak diren udal- eta probintzia-eskumeneko eta bestelako baimen eta lizentziak edozein direla ere, eta horiek salbu utzita ematen da ebazpen hau; eskatzaileak nahitaez eskuratu beharko ditu baimen horiek guztiak. Era berean, hirugarrenen eskubideak kaltetu gabe emango da, jabetza-eskubidea salbu utzita.
Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta bere aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Deskarbonizazio zuzendariaren aurrean, hilabeteko epearen barruan, Ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, eta hori guztia Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkiadeari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta hurrengo artikuluen arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 9a.
Arabako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko lurralde-ordezkaria,
JAVIER AIZPURU OCHOA DE ERIBE.
RSS