Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

39. zk., 2026ko otsailaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
863

AGINDUA, 2026ko otsailaren 17koa, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia bete gabe uzten duena.

Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legeko 102.2.c) artikuluan xedatutakoaren arabera, eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2025eko urtarrilaren 16ko Aginduak, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen duenak, bere 4. oinarrian agindutakoari jarraituz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bete gabe uztea Ogasun eta Finantza Saileko Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostua (kodea: 520010; dotazioa: 18).

AZKEN XEDAPEN BAKARRA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Ogasun eta Finantzetako sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 17a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

NOËL D'ANJOU OLAIZOLA.


Azterketa dokumentala