
39. zk., 2026ko otsailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (105 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
862
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.
Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordetzako zuzendariak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2025eko azaroaren 26ko ebazpenean (2026ko urtarrilaren 13ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita -ebazpen horretan UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askeaz betetzeko deialdi publikoa iragartzen zen-, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen arabera (2023ko urtarrilaren 6ko BOE). Gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak 2025eko urtarrilaren 30ean hartutako ebazpena, errektorearen eskumenak eskuordetzeko eta gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko dena (2025eko otsailaren 19ko EHAA) erabiliz, honako hau,
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– María Teresa Huarte Iturrioz izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko:
– Izena: kargudunaren idazkaria.
– Erref.: F 39.
– Eskala: Administraria/Administrari laguntzailea.
– Taldea: C/D.
– Zenbatgarrena: 8.
– Maila: 19.
– Hizkuntza eskakizuna: 2; derrigorrezko data: 2014ko urtarrilaren 31.
– Langunea: Harreman Instituzionaletarako eta Kulturako Errektoreordetza.
– BE:
– Campusa: Gipuzkoa.
Bigarrena.– Izendapena EHAAn argitaratu den biharamunetik ondorioak izango ditu.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta bere aurka berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako hilabete bi egongo dira, Ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legeko 123. artikuluan eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Leioa, 2026ko otsailaren 17a.
UPV/EHUko gerentea,
JAVIER VARONA GUARÁS.
RSS