
39. zk., 2026ko otsailaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HERRI KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
861
3/2026 EBAZPENA, otsailaren 16koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, auditoretzako urgazleen lan-poltsa bat sortzeko hautaketa-prozesuko hautagaitzak baloratzeko organoa osatuko duten pertsonak izendatzeko dena.
Ikusirik 66/2025 Ebazpena, urriaren 23koa, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakariarena, auditoretzako urgazleen lan-poltsa bat sortzeko eta hautagaitzak baloratzeko organoa osatuko duten pertsonak izendatzeko hautaketa-prozesurako deialdia egiten duena. Ebazpen hori 2025eko urriaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 209. zenbakian.
Hauek honela 66/2025 Ebazpenaren eranskinean jasotako 9. oinarri-arauak, 1. apartatuan, Balorazio Batzordearen osaera arautzen du, zeina sei pertsonak osatu behar baitute; behin EHAAn argitaratu ondoren, lehendakariak, Langileen Ordezkaritzak eta Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak 9.1 oinarriko c) eta d) apartatuetan aurreikusitako ordezkariak proposatu dituzte.
Otsailaren 5eko HKEEren 1/1988 Legearen 19. artikuluan xedatutakoaren indarrez,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko honako kide hauek izendatzea.
Titularrak:
– Elena Cordero Zarraga, Batzordeburu lanetan ariko dena.
– Mónica Gutiérrez Alaminos.
– Ana Mahave Olarte.
– Julia Arrue Calleja, langileen ordezkaritzak proposatuta.
– Miren Itziar Antuñano Vélez, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak proposatuta.
– Gotzon Zugazagoitia Marzana, idazkari lanetan ariko dena.
Ordezkoak:
– Julián Bujanda Pellejero.
– Begoña Acebal Gómez.
– Nekane Arruti López.
– Leire Álvarez Argarate, langileen ordezkaritzak ordezko modura proposatuta.
– Cristina Amezaga Antepara, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuak ordezko modura proposatuta.
– Aitor Calzada Uribe, idazkari lanetan ordezko modura ariko dena.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta HKEEren webgunean argitaratzeko xedatzea.
Erabaki honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osoko Bilkurari, hilabeteko epean, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluetan xedatutakoaren arabera. Halaber, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dakioke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzitarako Salari bi hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10.1.c) artikuluan ezarritakoaren arabera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 16a.
HKEEko lehendakaria,
ANA HELGUERA LÍBANO.
HKEEko idazkari nagusia,
JULIO ARTETXE BARKIN.
RSS