
38. zk., 2026ko otsailaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
859
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, Metales Pelaz, S.L. enpresari itsaso eta lehorraren arteko jabari publikora isurtzeko baimena emateko espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen kodea: VTM-B-2023-0001 / VTM-48-00111.
Erakunde eskatzailea: Metales Pelaz, S.L.
Jarduera: Metalak birziklatzea eta berreskuratzea.
Jardueraren kokapena: Urazandi Poligonoa, Kanterabidea 2, Erandio (Bizkaia).
Ingurune hartzailea: Asua itsasadarra.
Isurketa puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):
Ur industrialak: X: 504.327 Y:4.794.082.
Isurketa mota eta bolumena: Industria-urak (3.283 m3/urte).
Jardueraren deskribapena: Metales Pelaz, S.L.k baimena eskatu du Erandioko (Bizkaia) udal-mugartean txatarrak eta metalak birziklatzeko eta berreskuratzeko instalazioetan sortzen diren euri-uren hondakin-urak Asua itsasadarrera isurtzeko (3.283 m3/urte). Urak bahetze-, jalkitze-, iragazte- eta xurgatze-prozesuak biltzen dituen gailu konpaktuetan tratatuko dira.
Hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren 16.3 artikuluan xedatutakoaren arabera (irailaren 23ko EHAA). Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte epe horren barruan, eta espedientea aztertu ahal izango dute, Uraren Euskal Agentziaren egoitzan edo arroko bulegoan (Urkixo zumarkalea 36, 7.a, 48011 Bilbao), aldez aurretik hitzordua eskatuta.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 17a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Isurketa Arloko arduraduna,
ALESANDER HERNÁNDEZ LIZARRAGA.
RSS