Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2026ko otsailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
858

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Valle de Trápaga-Trapagarango udalerrian (Bizkaia) dagoen zundaketa baten 3.650 m3/urte aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, erabilera industrialerako (pilatzeen ureztatzea) eta aurretik emandako emakidaren iraungitzea (espediente zenbakia: UP-B-2012-0013).

– Emakida-espediente berria: A-B-2025-0018.

– Eskatzailea: Félix de Inchaurraga, SL.

– Hartunearen kokapena: Valle de Trápaga-Trapagaran (Bizkaia).

– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak): X=498.498 e Y=4.793.829.

– Eskatutako urteko bolumena: 3.650 m3/urte.

– Uraren erabilera: Industriala.

– Aprobetxamenduaren deskribapena: urak zundaketatik bonba baten bidez ateratzen dira eta zundaketaren ondoan dagoen 50m3-ko depositu batean biltzen dira. Depositu horretatik 3 bonba zentrifugo erabiliz bultzatzen dira, urak presioa izateko eta coke pilatze ezberdinak ureztatu ahal izateko aspertsoreak erabiliz.

Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak jarraian zehazten dira:

– Iraungitzen de expedientea: UP-B-2012-0013.

– Hasteko modua: ofizioz.

– Interesduna: Félix Inchaurraga, SA.

– NAN/IFZ/AIZ/Pasaportea: A48053490.

– Ibaia, erreka: Galindo.

– Bilketa-puntua (Coordenadas UTM ETRS89): X= 498.604 eta Y= 4.794.037

– Udalerria (LH): Valle de Trápaga-Trapagaran (Bizkaia).

– Uraren erabilera: pilaketak eta hautsa ureztatzea.

– Gehieneko emaria (l/h) 2.900.

– Ebazpenaren eguna: 2003ko martxoaren 25a.

– Amaitzeko arrazoia: emakidaren ebazpenean ezarritako baldintzak ez betetzea.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.

Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.

Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).

Aprobetxamenduen arduraduna,

ANABEL MONTILLA OLALDE.


Azterketa dokumentala