
38. zk., 2026ko otsailaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
857
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 3koa, Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordearena, zeinaren bidez berritzen baita Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketa Batzorde Etikoaren osaera.
Osasuneko sailburuordearen 2025eko otsailaren 4ko Ebazpenaren bidez, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren akreditazioa berretsi zen, eta azken aldiz aldatu zen haren osaera.
Ebazpen horren hirugarren xedapenean arautu legez, batzordearen osaeran aldaketaren bat gertatuz gero, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerkuntza Batzorde Etikoak berriro ere batzordea aldatzeko eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin".
2026ko urtarrilaren 28an, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Etika Batzordearen osaera berritzeko eskaera aurkeztu zen.
Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari dagokio batzorde horren osaerari buruz dagokiona ebaztea, 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 3.1 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Bi bokal kargutik kendu direla jakinarazi da, behar zen epean eta moduan, eta beste bi izendatzeko proposamena jakinarazi da, Bilbo-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izateko baldintzak betetzen dituztenak, hain zuzen ere.
Horregatik guztiagatik, eta Osasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 319/2024 Dekretuaren 8.2.d) artikuluan ezarritakoaren arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko Ikerketako Etika Batzordeko kide izendatzea Elixabete Ardanza Aramburu eta Maite Nuño Escolástico, eta bokalen kargu-uzteen berri izatea: Ana Aguirrezabal Arredondo eta Elena Galve Calvo.
Bigarrena.– Pertsona hauek batzorde horretako kideak direla berrestea:
Batzordeburua:
María Luz García Vivar. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Erreumatologiako espezialista.
Idazkari teknikoa:
Iñigo Ramón Gorostiza Hormaeche. Farmaziako lizentziaduna. Ikerkuntza Batzordeko kidea.
Bokalak:
Elixabete Ardanza Aramburu. Ospitaleko Farmaziako espezialista.
Ignacio Díez López Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Kardiologiako espezialista.
Juan Bautista Etxebarria Sagastagoitia. Zuzenbideko lizentziaduna.
Ana Gutiérrez Amorós. Medikuntzako lizentziaduna. Pediatriako espezialista.
Maite Nuño Escolástico. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Onkologia medikoko espezialista.
Solange Kapetanovic García. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Neurologiako espezialista.
Batirtze Tranche Robles. Farmaziako lizentziaduna. Lehen Mailako Arretako farmazialaria.
Verónica Tiscar González. Erizaintzako diplomaduna eta Etika Asistentzialeko Batzordeko kidea.
Gonzaga Garay Aramburu. Medikuntza eta Kirurgiako doktorea. Oftalmologiako espezialista.
Verónica Malda Salinas. Zientzia Politikoetako eta Soziologiako lizentziaduna. Kide legoa.
Andrés Larrazabal Bilbao. Medikuntza eta Kirurgiako lizentziaduna. Familia eta Komunitate Medikuntzako espezialista.
Ana Catalán Alcántara. Medikuntzako lizentziaduna. Psikiatriako espezialista.
Jon Ander González Martín Erizaintzako graduatua.
Hirugarrena.– Berrestea Osasuneko sailburuordearen 2022ko otsailaren 15eko Ebazpenean ezarritakoarekin bat emandako akreditazioa; ebazpen hori 2022ko otsailaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (33. zk.).
Laugarrena.– Batzordearen osaeran beste aldaketaren bat gertatuz gero, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoak berriro ere batzordea aldatzeko eskatu beharko du, hilabeteko aurrerapenarekin.
Bosgarrena.– Halaber, Bilbo-Basurtuk Erakunde Sanitario Integratuaren Ikerketako Batzorde Etikoaren betekizun eta inguruabarretan aldaketaren bat izanez gero, Osasun eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari horren berri eman beharko zaio, hilabeteko epean, aldaketa gertatzen denetik hasita, hala xedatuta baitago 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 7. artikuluan.
Seigarrena.– Ebazpen honen berri ematea Osasun, Kontsumo eta Gizarte-ongizate Ministerioari.
Zazpigarrena.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, aurka egin nahi izatera, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritzaren titularraren aurrean edo Osasun Sailburuordetzaren titularraren aurrean, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasita hilabeteko epean, hala xedatzen baitute Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluek.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 3a.
Osasuneko eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordea,
GONZALO TAMAYO MEDEL.
RSS