
38. zk., 2026ko otsailaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 5 orri.)
- EPUB (179 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
856
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 12koa, Kulturako sailburuordearena, zeinaren bidez gauzazko laguntzak ematen baitira euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko.
2025eko irailaren 10ean, EHAAren 171. zenbakian, Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2025eko irailaren 3ko Agindua argitaratu zen, zeinaren bidez euskal kultura-ondarea katalogatu, digitalizatu eta kontserbatzeko gauzazko laguntzak arautzen diren, Euskariana euskal kulturaren atari digitalaren bidez hedatzeko, eta 2025ean proiektuak aurkezteko deialdia egiten zen.
Eskabideak aurkezteko epea 2025eko urriaren 10ean amaitu zen, agindu horren 8.1 artikuluari jarraikiz.
Aginduaren 12. artikuluan aurreikusitako Balorazio Batzordea bildu, eta, eskabideak aztertu ondoren, proiektuak baloratu zituen aginduaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.
Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren zuzendariaren ebazpen-proposamena ikusita, eta aipatutako Aginduaren 15. artikuluan eta gainerako xedapen orokorretan ezarritakoarekin bat etorrita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren pertsonei/erakundeei gauzazko laguntzak ematea, eranskin horretan zehazten diren proiektuen eta kostuen arabera.
Kultura Ondarearen, Jabetza Intelektualaren eta Lege Gordailuaren Zuzendaritzak egikarituko ditu onetsitako proiektuak. Beraz, onetsitako proiektuen onuradunek ez dute jasoko inolako zenbateko ekonomikorik.
Bigarrena.– II. eranskinean zerrendatutako pertsonek/erakundeek aurkeztutako eskabideak atzera egindakotzat jotzea.
Hirugarrena.– Ezeztea III. eranskinean jasotako pertsonek/erakundeek aurkeztutako eskaerak, bertan adierazten diren arrazoiengatik.
Laugarrena.– Gauzazko laguntzak arautzen dituen Aginduak ezarritako baldintzak bete beharko dituzte pertsona eta erakunde onuradunek, bai eta Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan indarrean dauden gainerakoak ere.
Bosgarrena.– Pertsona eta erakunde interesdunei banan-banan ematea ebazpen honen berri, eta ohartaraztea ezen onartu egin dutela ulertuko dela, laguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamar eguneko epean ez badiote espresuki uko egiten.
Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, denek horren berri izan dezaten, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Dirulaguntzen Araubidea erregulatzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.
AZKEN XEDAPEN BAKARRA
Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoa betez.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 12a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS