
38. zk., 2026ko otsailaren 25a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Oposizioak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
853
7/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez hutsik uzten baita Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuko buru lanpostu bat izendapen askez hornitzeko deialdia Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Emergentziak erakundean, Langileen Sailean.
Azaroaren 25eko 170/2025 Ebazpenaren bidez, deialdi bat egin zen Emergentziak erakundeko Langileen Saileko Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuko buru lanpostu bat izendapen askez hornitzeko.
Deialdi horretan emandako epearen barruan hautagaitza bakarra aurkeztu da, baina ez ditu parte hartzeko baldintzetako bi betetzen.
Adierazitako guztiagatik, eta langileen arloan indarrean dagoen legeriak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hutsik uztea Emergentziak erakundeko Langileen Saileko Administrazioko eta Kudeaketako Zerbitzuko buruaren lanpostua izendapen askez hornitzeko deialdia.
Bigarrena.– Ebazpen hau Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean eta EHAAn argitaratzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko urtarrilaren 30a.
Emergentziak erakundeko zuzendari-gerentea,
ELEDER RÍOS LORENZO.
RSS