Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

38. zk., 2026ko otsailaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
847

338/2026 EBAZPENA, otsailaren 19koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez huts-zuzenketa egiten baita ebazpen honetan: 264/2026 Ebazpena, otsailaren 13koa, 263/2026 Ebazpenak txanda irekiko destinoa, administrari laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan, esleitu zien pertsonen estatutupeko langile finkoaren izendapena argitaratzekoa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1736/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan estatutupeko lotura finkoa lortzeko 2020-2021-2022ko eta Egonkortzeko EPEetan deitutako hautaketa-prozesuak arautuko zituzten oinarri orokorrak (2022ko abenduaren 19ko EHAA, 240. zk.). Ebazpen hori Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1510/2024 Ebazpenaren bidez aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 24ko 1838/2022 Ebazpenaren bidez, onartu egin ziren estatutupeko lotura finkoa lortzeko hautaketa-prozesua arautuko zuten oinarri espezifikoak administrazioko teknikari laguntzaileen lanbide-taldeko administrari laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetako destinoetan. Hainbat ebazpenetako hutsak zuzentzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 3ko 55/2023 Ebazpenaren eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 1511/2024 Ebazpenaren bidez, ebazpen hori aldatu zen, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak irailaren 26an emandako 415/2024 Epaia betetzeko.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 21eko 1292/2025 Ebazpenaren bidez, argitaratu zen 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena administrari laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 263/2026 Ebazpenaren bidez, gora jotzeko errekurtsoak baietsi ondoren, argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren uztailaren 21eko 1292/2025 Ebazpenean egindako aldaketa.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 13ko 264/2026 Ebazpenaren bidez, argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren 263/2026 Ebazpenak txanda irekiko destinoa, administrari laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan, esleitu zien pertsonen estatutupeko langile finkoaren izendapena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 337/2026 Ebazpenaren bidez (esleipen berriarena), gora jotzeko errekurtsoak baietsi ondoren, honako ebazpen honen huts-zuzenketa argitaratu zen: 263/2026 Ebazpena, otsailaren 13koa, zeinaren bidez aldatzen baita uztailaren 21eko 1292/2025 Ebazpena, 2020-2021-2022ko EPEko txanda irekian hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena argitaratzekoa administrari laguntzaile kategorian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan.

2026ko otsailaren 18an, aipatutako ebazpena argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren webgunean, eta huts bat aurkitu da atal honetan: I. eranskina: Destino baten esleipena lortu duten pertsonen zerrenda. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren babesean, hutsak zuzenduko dira, Ebazpen honen eranskinean adierazitako moduan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 51. artikuluan xedatutakoaren arabera, baliozkoak izango dira Ebazpen honek egindako aldaketak eragiten ez dien egintzak eta izapideak.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren otsailaren 19ko 338/2026 Ebazpena Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko webgunean eta EHAAn argitaratzeko agintzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 19a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala