
35. zk., 2026ko otsailaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (141 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
787
IRAGARKIA, ur-aprobetxamenduen administrazio-emakidak iraungitzeko espedienteak jendaurrean jartzeko dena.
Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten dira.
Espedienteak hasi dira titularrak uko egin diolako; izan ere, Berriatuko (Monteganeko EUTE) eta Ondarroako (Gorozikako EUTE) hornidura-sistemak bateratu egingo dira, eta hartune horiek dituen hornidura-sistema (Gorozika sistema berria) sortuko da. Beraz, uko egiten zaie banakako eskubideei.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 163. artikuluan eta urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluan ezarritakoaren arabera. Horrela, eraginpean egon daitekeen edozein pertsonak espedientea aztertu ahal izango du, eta adierazitako epean. egokitzat jotzen duen oro adierazi ahal izango du, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez.
Espedienteak eskuragarri egongo dira, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.
Zuzendari nagusia.
EE (2025eko maiatzaren 23ko Ebazpena).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS