
35. zk., 2026ko otsailaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (124 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
786
IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Oiartzungo udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Sarobe errekako 5.210 m3/urteko aprobetxatzeko administrazio-emakida eskatzen duen espedientea, erabilera industrialerako (plastiko injekzio sistemen hozketa) eta aurretik emandako emakidaren iraungitzea (A-G-2011-0184 espediente zenbakia).
– Emakida-espediente berria: A-G-2025-0013.
– Eskatzailea: Industrias Tajo, S. Coop. Limitada.
– Hartunearen kokapena: Oiartzun (Gipuzkoa).
– Bilketa-puntua (UTM (ETRS89) koordenatuak)): X=590.473 e Y=4.794.996.
– Eskatutako urteko bolumena: 5.210 m3/urte.
– Uraren erabilera: industriala.
– Aprobetxamenduaren deskribapena: Ura errekatik bonba baten bidez hartzen da, eta 6 metroko tutueria baten bidez 18 m3-ko edukiera duen depositu batera bideratzen da. Depositu honetatik ura bi bonbek bideratzen dute filtro batean zehar atzean kontagailua daukana. Ondoren ura 200m-tan zehar bideratzen da fabrikarantz, non erreserba sistema bezala erabiltzen da plastiko injekzio sistemak hozteko.
Uraren Euskal Agentziak emakida-eskubidea iraungitzeko administrazio prozedurak hasi ditu. Prozedura horien ezaugarriak jarraian zehazten dira:
– Iraungitzen den expedientea: A-G-2011-0184.
– Hasteko modua: ofizioz.
– Interesduna: Industrias Tajo, S. Coop.
– NAN/IFZ/AIZ/Pasaportea: F20025391.
– Ibaia, erreka: Elortz edo Zuaznabar.
– Bilketa-puntua (UTM ETRS89 koordenatuak): X=590.473 e Y=4.794.996.
– Udalerria (LH): Oiartzun (Gipuzkoa).
– Uraren erabilera: hozketa.
– Gehieneko emaria (l/s) 5,5.
– Ebazpenaren eguna: 2005eko ekainaren 7a.
– Amaitzeko arrazoia: emakidaren epearen amaiera.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, HOGEI (20) EGUNEKO epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua onartzen duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluarekin lotuta, kaltea jasan dezakeen edonork espedientea aztertu ahal izan dezan eta egokitzat jotzen duen guztia adierazi ahal izan dezan, 39/2015 Legean aurreikusitako moduen bidez, adierazitako epean.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta Interneteko atariko Informazio Publikoa atalean ere (https://www.uragentzia.euskadi.eus).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS