
35. zk., 2026ko otsailaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (93 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
785
IRAGARKIA, Debako udalerrian (Gipuzkoa), uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena eta beste baten iraungitzea argitaratzeko dena.
Emandako espedientearen kodea: A-G-2024-0018.
Eskatzailea: Jose Domingo Zulaika Arakistain eta Jose Luis Zulaica Araquistain.
Iraungitzen den espedientea: A-G-2011-0153.
Eskatzailea: Manuela Arakistain Iriondo.
Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2025eko abenduaren 26ko ebazpen bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Jose Domingo Zulaika Arakistain eta Jose Luis Zulaica Araquistaini eman zaiela Debako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Goiko Iturri iturburutik urtean 138,7 m3 ur publiko aprobetxatzeko administrazio-emakida, abeltzaintzarako eta etxeko erabilerarako (lanabesen garbiketa), 20 urteko eperako. Halaber, helburu berdinarekin jakitera ematen da Debako udalerriko Goiko Iturri iturburuko urak aprobetxatzeko Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiak 2004ko otsailaren 18ko Ebazpenaren bidez emandako emakida iraungi dela (espediente zenbakia: A-G-2011-0153).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 6a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS