Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2026ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
784

IRAGARKIA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek emandako zenbait ebazpenen jakinarazpenei buruzkoa.

Honen bidez, zera jakinarazten diet zerrendan ageri diren doako laguntza juridikoa eskatu dutenei: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek artxibatzeko edo ukatzeko ebazpenak eman dituztela, edo, hala badagokio, eskubidea errebokatzeko prozedurari hasiera emateko emandako ebazpenak, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 19. artikuluaren arabera.

Saiatu arren, aipatutako ebazpenak ezin izan dira jakinarazi banan-banan. Hori dela eta, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Artxibatzeko eta kontrako ebazpenak aurkaratzeko, idazkia aurkeztu beharko zaio dagokion doako laguntza juridikoaren batzordeko idazkariari, hamar eguneko epean, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrera, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 20. artikuluan ezarritakoaren arabera. Bestalde, eskubidea errebokatzeko prozedura hasteko ebazpenetan interesa duten pertsonei hamabost eguneko entzunaldi-epea ematen zaie, jakinarazpen hau egiten denetik kontatzen hasita. Epe horretan, alegazioak egin edo egoki iritzitako dokumentazioa aurkeztu dezakete.

Ebazpenen aurka jotzeko, aipatutako ebazpenen kopiak eskuratu daitezke dagokion doako laguntza juridikoaren egoitzan.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat hartu dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 5a.

Justiziako zuzendaria,

JOSÉ MARÍA BASTOS MARZAL.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala