
35. zk., 2026ko otsailaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (127 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
782
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoan ingurumeneko baimen bateratu eta baimen bakarrak emateko ebazpenak argitara ematen dituena.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren mende jartzen du titulartasun publiko edo pribatuko jarduera eta instalazioen ustiapena, baldin eta I.A eranskinean edo I.B eranskinean, hurrenez hurren, jasotako jardueraren bat egiten bada.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 23.a) artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-inpaktuaren adierazpena edo ingurumen-inpaktuaren txostena, hala badagokio, ingurumen-baimen bateratuaren edo ingurumen-baimen bakarraren parte izango dira, eta bi erabakiak administrazio-egintza berean emango dira.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 41.4 artikuluaren arabera, ingurumen-baimen bateratua osorik argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan. Ingurumen-baimen bakarra Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko da.
Abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuak, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuaren Legearen testu bategina onartzen duenak, 24.3 artikuluan xedatzen duenez, autonomia-erkidegoek beren aldizkari ofizialetan argitaratuko dituzte ingurumen-baimen bateratuak emateko, funtsean aldatzeko edo berrikusteko administrazio-ebazpenak, eta ebazpena argitaratzen duen iragarkian zein instalaziori eragiten dion adieraziko dute.
Abenduaren 9ko 10/2021 Legearen 69. artikuluak ezartzen duenez, ingurumen-ebaluazioko prozedurei amaiera ematen dieten ebazpenak dagokion aldizkari ofizialean eta ingurumen-organoaren egoitza elektronikoan argitaratuko dira.
Legezko aurreikuspen hori betez, iragarki honen bidez:
Lehenengoa.– Eranskinean zerrendatutako administrazio-ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen dira.
Bigarrena.– Jakinarazten da testu osoak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan argitaratuta daudela, eta dokumentuen lokalizatzailearen bidez kontsulta daitezkeela, helbide honetan:
https://euskadi.eus/lokalizatzailea
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 29a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
ERANSKINA
EBAZPENA, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuaren txostena egin eta Bunge Ibérica SA enpresari Zierbenako (Bizkaia) udalerrian olio-haziak ehotzeko eta landare-olioak fintzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzen duena.
Espediente zk.: AAI00013_SOL_2023_001.
Lokalizatzailea: J0D0Z-T7M9J-DRPJ.
EBAZPENA, Ingurumeneko sailburuordearena, ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten duena eta Estaños Matiena SA sozietateari Zumaian (Gipuzkoa) azalerak tratatzeko jarduerarako emandako ingurumen-baimen bateratua funtsean aldatzen duena.
Espediente zk.: AAI00324_MS_2023_001.
Lokalizatzailea: J0D0Z-T7A3J-4RHN.
EBAZPENA, Ingurumeneko sailburuordearena, datuak prozesatzeko zentroa handitzeko 1. eraikina eraikitzeko proiektuaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena egiten duena eta datuak prozesatzeko Merlin Logística SLU enpresak Ribabellosako udalerrian (Erriberabeitia, Araba) sustatutako instalazioari emandako ingurumen-baimen bateratua aldatzen duena.
Espediente zk.: AAI00453_MS_2024_002.
Lokalizatzailea: J0D0Z-T7DJS-JV0J.
EBAZPENA, Ingurumeneko sailburuordearena, hondakin arriskutsu eta ez-arriskutsuak kudeatzeko instalaziorako ingurumen-baimen bakarra emateko dena, Vitoria-Gasteizko udalerrian (Araba) Jundiz industrialdeko Jundiz kaleko 4. zenbakian, 17. pabiloian, A nabean, Consenur Sanitarios SLU enpresak sustatua.
Espediente zk.: AAU01194_SOL_2024_01.
Lokalizatzailea: J0D0Z-T7JM6-44FX.
RSS