Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2026ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
780

EBAZPENA, 2026ko otsailaren 10ekoa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko apirilaren 8ko Aginduan araututako laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, laguntza deialdia egin zen Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko 2025. urterako Programaren onuradunek atzerriko destinoko zentroetan egiten dituzten egonaldietan mugikortasun-eskakizunak eragindako gastuak finantzatzeko.

Deialdia egiteko Aginduaren 11.6 artikuluak xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrendak publikotasuna izan dezan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Eusko Jaurlaritzako Iragarki-taulan argitaratu eta sei hilabeteko epean.

Dagozkion ebazpenak jakinarazi ondoren, eta ezarritakoarekin bat etorriz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko 2025. urterako Programaren onuradunek atzerriko destinoko zentroetan egiten dituzten egonaldietan mugikortasun-eskakizunak eragindako gastuak finantzatzeko emandako laguntzen zerrenda argitaratzea, zenbatekoak adierazita. Laguntza horiek, 2025erako Ikertzaile Doktoreentzako Hobekuntzarako Doktoretza Ondoko Programaren onuradunek atzerriko destinoko zentroetan egiten dituzten egonaldietan mugikortasun-eskakizunak eragindako gastuak finantzatzeko Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko apirilaren 8ko Aginduaren babesean eman dira.

Bigarrena.– Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.

Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,

ADOLFO MORAIS EZQUERRO.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala