
35. zk., 2026ko otsailaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (139 KB - 3 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
779
AGINDUA, 2026ko otsailaren 2koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Donostiako (Gipuzkoa) «Nazaret Lanbide Heziketa» Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratuaren baimena.
Aztertu da zer espediente hasiarazi duen «Nazaret Lanbide Heziketa» ikastetxe pribatu integratuaren ordezkariak; izan ere, espediente horren bidez, eskatzen du baimena alda dakiola Lanbide Heziketako goi-mailako espezializazio-kurtso berri bat emateko.
Espediente horren izapideak egiteko, jarraitu egin da araudiak ezartzen duen prozedura; gainera, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE), apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua aldatzen duen otsailaren 12ko 131/2010 Errege Dekretua (martxoaren 12ko BOE); Lanbide Heziketako Sistemaren antolamendua garatzen duen uztailaren 18ko 659/2023 Errege Dekretua (uztailaren 22ko BOE), uztailaren 9ko 658/2024 Errege Dekretuak aldatua (uztailaren 10eko BOE); otsailaren 6ko 143/2024 Errege Dekretua (otsailaren 24ko BOE), Bilatzaileetako Posizionamenduko (SEO/SEM) eta Sare sozialetako Komunikazioko goi-mailako Lanbide Heziketako espezializazio-kurtsoa ezarri eta curriculumaren oinarrizko alderdiak finkatzen dituena, eta ekainaren 27ko 546/2023 Errege Dekretua eta uztailaren 4ko 569/2023 Errege Dekretua aldatzen dituena; eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Aldatu egiten da ondoren deskribatzen den ikastetxe pribatu integratuaren baimena, 2026-2027 ikasturterako:
Kode zenbakia: 012490 (EAE) eta 20004721 (unibertsala).
Izen generikoa: Lanbide Heziketako Ikastetxe Pribatu Integratua.
Izen espezifikoa: «Nazaret Lanbide Heziketa».
Titularra: Nazaret Fundazioa.
Helbidea: Aldakonea, 36.
Udalerria: Donostia / San Sebastián.
Lurralde historikoa: Gipuzkoa.
Baimena ematen da goi-mailako espezializazio-kurtso bat emateko, goizeko txandan, Bilatzaileetako posizionamenduari (SEO/SEM) eta sare sozialetako komunikazioari buruz.
2. artikulua.– Baimendutako lanbide-heziketako irakaskuntzen ondoriozko osaera.
1.– Lanbide-arloa: Administrazioa eta kudeaketa.
a) Administrazio zerbitzuak, oinarrizko mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Administrazio kudeaketa, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) Administrazioa eta finantzak, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
d) Zuzendaritzari laguntzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
2.– Lanbide-arloa: Merkataritza eta marketina.
a) Merkataritza jarduerak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Nazioarteko merkataritza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) Salmentak eta merkataritza-espazioak kudeatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
d) Marketina eta publizitatea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
e) Bilatzaileetako posizionamendua (SEO/SEM) eta sare sozialetako komunikazioa, goi-mailako espezializazio-kurtsoa: Edukiera: kurtso 1.
3.– Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.
a) Mikroinformatika-sistemak eta sareak, erdi-mailako heziketa zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Sareko informatika-sistemen administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
d) Web aplikazioen garapena, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
4.– Lanbide-arloa: Osasungintza.
a) Erizaintzako zaintza osagarriak, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Farmazia eta parafarmazia, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
c) Ahoaren eta hortzen higienea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
d) Osasun dokumentazioa eta administrazioa, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
5.– Lanbide-arloa: Gizarte eta kultura zerbitzuak.
a) Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta egitea, erdi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
b) Gizarteratzea, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: 2 ziklo.
c) Haur Hezkuntza, goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.
3. artikulua.– Ikastetxeak bete beharko du indarrean dagoen araudia, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, baliogabetuta geratuko da emandako baimena.
4. artikulua.– Ikastetxeak bete beharko ditu hala Eraikuntzako Kode Teknikoa, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, nola indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.
5. artikulua.– Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa. Datu pertsonalak tratatuko dira, eta «Lanbide heziketako ikastetxe pribatuen baimenak» izeneko tratamenduari dagokion jardueran sartuko dira.
Arduraduna: Plangintza eta Antolaketa Zuzendaritza, Hezkuntza Saila.
Xedea: lanbide Heziketako ikastetxe pribatuen erregistro ofiziala ikastetxeen irekiera eta ixte baimenak, baita emandako baimenetan aldaketak ere.
Legitimazioa:
– Tratamendua beharrezkoa da, aplikagarriak diren lege-eginbideak betetzeko.
– 4/2018 Legea, ekainaren 28koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketari buruzkoa.
– Uztailaren 3ko, 8/1985 Lege Organikoa, Hezkuntzarako Eskubidea Arautzekoa.
Hartzaileak:
– Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioa.
Eskubideak: eskubidea duzu datuak irispidean izateko, datuak zuzentzeko eta ezerezteko, bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio gehigarrian adierazten direnak.
Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio gehigarri eta zehatza kontsulta dezakezu gure webgunean: https://www.euskadi.eus/informazio-klausulak/web01-sedepd/eu/gardentasuna/133300-capa2-eu.shtml
Araudia:
– Datuak Babesteko Araudi Orokorra (https://eur-lex.europa.eu/legal-content/ES/TXT/?uri=CELEX%3A02016R0679-20160504).
– 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (https://www.boe.es/boe_euskera/dias/2018/12/06/pdfs/BOE-A-2018-16673-E.pdf).
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan dagoen baimen-emateak ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen aurka, aukeran, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 2a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS