Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

35. zk., 2026ko otsailaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
778

EBAZPENA, 2026ko otsailaren 10ekoa, Trafikoko zuzendariarena, irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko gailuak izango dituzten radar-kabinak Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean instalatzea eta erabiltzea baimentzen duena, zirkulazioaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako.

Euskal Autonomia Erkidegoko bide-sarean gertatzen diren zirkulazio-istripuen % 90ean gehiegizko abiaduraren faktorea agertzen da. Horregatik, ezinbestekoa da errepideetako zenbait bide-tartetan bide-segurtasuna are gehiago zaintzea.

Horiek horrela, azken urte hauetan eta bigarren mailako bide-sarearen zenbait puntutan istripu-tasa gora doala ikusten ari da. Bide-segurtasunari buruzko azterketak egin dira, eta horien emaitza izan da istripu horien eragileetako bat abiadura izan ohi dela.

Esperientziak erakutsi digunez, zirkulazio-abiadura bidean ezarritako abiadura-mugen barruan manten dadin lortzeko metodo eraginkorrenetako bat da zinemometroak erabiltzea zirkulazioaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako.

Bide-segurtasuna indartzeko eta zirkulazioa arintzeko, egokitzat jo da ebazpen honetan aipatzen den bide-tartean irudiak grabatzeko eta erreproduzitzeko zenbait gailu instalatzea eta erabiltzea.

Hori guztia dela eta, bat etorriz Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena, abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan arautua, garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezarritakoarekin, eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen 318/2024 Dekretuaren, urriaren 29koaren, 17.3 artikuluak Trafiko Zuzendaritzari ematen dizkion eskumenak erabiliz, hauxe

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Radar-kabinen gailuak instalatzeko eta erabiltzeko baimena ematea. Kabina horietan irudiak hartzeko gailuak egongo dira, zirkulazioaren kontrol, erregulazio, zaintza eta diziplinarako. Kabina horiek errepidean kokatuko dira, kilometro-puntu honetan:

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Bigarrena.– Abiadura kontrolatuko den kilometro-puntuetan, irudiak hartzeko gailuak daudela ohartaraziko zaie herritarrei, horretarako egokiak diren informazio-seinaleen bidez.

Hirugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak arau-hauste horiei dagozkien zehapen-prozedurak tramitatzeko eta ebazteko eskumena duten organoetara helaraziko dira. Grabazioetan jasotako ekintzetatik ez-zilegitasun penalen bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazio horiek eskumena duen agintaritza judizialera bidaliko dira.

Laugarrena.– Grabazioetan jasotako ekintzetatik bide-segurtasunaren arloko arau-hauste administratiboren bat egin dela ondorioztatzen bada, grabazioak Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoko Datu Pertsonalen Tratamendurako Jardueren Erregistroaren parte izango dira, eta Trafiko Zuzendaritzaren aurrean erabili ahal izango dira datuak irispidean izateko, zuzentzeko, ezerezteko eta eramateko eskubideak, bai eta datuen tratamendua mugatzeko nahiz tratamenduaren aurka egiteko eskubideak ere.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.

Trafiko zuzendaria,

ESTIBALIZ OLABARRI GONZALEZ.


Azterketa dokumentala