
33. zk., 2026ko otsailaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
742
IRAGARKIA, Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Gorlizko Udalak egindako eskaera, baimena eman dakion itsas-lehorreko jabari publikoko lurrak okupatzeko, Astondo eta Puentebusterriko aparkalekuak bere udal-mugartean lau urtez (2026-2029) arautze aldera.
Urriaren 10eko 876/2014 Errege Dekretuaren bidez onartutako Kostaldeen Erregelamendu Orokorraren 152.8.b) artikuluaren arabera, emakida-prozeduretan nahitaezkoa izango da hogei egunez informazioa jendaurrean jartzea.
Gorlizko Udalak baimena eskatu dio zuzendaritza honi itsas-lehorreko jabari publikoa okupatzeko, Astondo eta Puentebusterriko aparkalekuak bere udal-mugartean arautzeko, lau urterako (2026-2029).
Eskaria aztertu eta dokumentazioa osorik dagoela egiaztatu ondoren, AAAA_RES_1308/26_15 erreferentzia duen espedientea jendaurrean jarriko da hogei egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak eta oharrak egin daitezen.
Jendaurreko izapidean jarriko den dokumentazioa Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan egongo da:
https://www.euskadi.eus/iljp-aparkalekuak-astondo-puentebusterri/web01-tramite/eu/
Alegazioak eta oharrak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako mekanismoen arabera aurkeztuko dira, Erregistro Orokorraren bidez, helbide honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistro-elektroniko-orokorra
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.
Portuen, Itsas Gaien eta Itsasertzaren zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.
RSS