
33. zk., 2026ko otsailaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (156 KB - 6 orri.)
- EPUB (479 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
MUGIKORTASUN JASANGARRIAREN SAILA
741
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira zenbait zehapen-espedienteren inguruan Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendariak emandako ebazpenak, Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legearen prozedurari jarraituz.
Aipatutako ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan eta hirugarren xedapen gehigarrian xedatutakoa betetzeko.
Hilabeteko epea izango du interesdunak Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. Artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Zehapena ordainketa-gutunaren bidez ordaindu beharko da, gutunean zehaztutako banketxeetako batean, eta salatuaren izen-abizenak eta espedientearen zenbakia adierazi beharko dira.
Gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea bukatu eta hamabost eguneko epean zehapena ordaintzen ez bada, premiamendu bidea erabiliko da ordainarazteko, Diru-bilketaren Erregelamenduan ezarritakoari jarraituz (abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretua).
Aplikatu beharreko legeriaren taulako laburtzapenen esanahia (1):
Trenbideen Sektorearen irailaren 29ko 38/2015 Legea eta Lurreko Garraiobideen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea.
Iragarki hau argitaratzen da eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izango du.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 2a.
Mugikortasun Jasangarrirako Estrategiaren zuzendaria,
SARA BARREAL JIMENEZ.
RSS