Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2026ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
738

IRAGARKIA, jakinarazten duena Ingurumen sailburuordearen ebazpena, zeinaren bidez ebazten baita Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendariaren 2025eko azaroaren 3ko Ebazpenari jarritako gora jotzeko errekurtsoa. Ebazpen haren bidez, baimena ematen da Erandioko (Bizkaia) Sakoni auzoko AA-21 jarduketa-eremuan hautemandako kutsatzaileak dituzten materialak saneatzeko eta eraikitzeko indusketa barne hartzen duen ingurumena berreskuratzeko plana gauzatzeko, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean araututako lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozeduraren esparruan.

Ingurumen-organoak Erandioko AA-21 Jarduketa-Eremuko Egikaritze Unitateko Hitzarmen Batzordeak eskatuta Erandioko (Bizkaia) Sakoni auzoan, AA-21 jarduketa-eremuari dagokion lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedura izapidetzen du, Lurzorua kutsatzea saihestu eta kutsatutakoa garbitzeko ekainaren 25eko 4/2015 Legean xedatutakoaren arabera.

Ezinezkoa izan da egintza hori interesdunetako bati (eranskinean dago identifikatuta) jakinaraztea eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunek 10 egun balioduneko epea dute, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki iritzitako alegazioak egin eta agiriak eta informazioa aurkezteko. Epe horretan bertan, jakinarazpenaren testu osoa eskuratu ahal izango du, bai eta espedientea kontsultatu eta espedientean dauden dokumentuen kopiak eskuratu ere, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren bulegoetara joanda (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.

Natura Ondarearen eta Klima Aldaketarekiko Egokitzapenaren zuzendaria,

ADOLFO URIARTE VILLALBA.

ERANSKINA
(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala