
33. zk., 2026ko otsailaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
RED FERROVIARIA VASCA-EUSKAL TRENBIDE SAREA
737
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 11koa, Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Boluetako (Bizkaia) ETS-RFV tranbia-geltokia hobetzeko proiektua» onartzen duena.
Boluetako geltokia Bilboko udalerriaren hego-ekialdeko sarbidearen inguruan dago. Tranbiaren azken geltokia da Boluetara bidean, eta lehenengoa, La Casillara bidean. Geltokia Telleria eta Ibarsusibidea kaleen artean dago.
Proiektu honen helburua da Boluetako tranbia-geltokia birgaitzea, egokitzea eta martxan jartzea.
Proiektuak geltokian esku-hartze integrala egitea aurreikusten du, sarbideetan, barne-eremuetan, nasetan eta estalkian jardunez, egitura, funtzioak, instalazioak eta akaberak berrituz.
Egikaritze materialaren aurrekontua seiehun eta hogeita bi mila zortziehun eta hogeita hamar euro eta hirurogeita hamalau zentimokoa (622.830,74) da.
Kontrata bidezko egikaritze-aurrekontua, % 6ko mozkin industriala eta % 13ko gastu orokorrak gehituta kalkulatua, 741.168,58 eurokoa da.
«Boluetako (Bizkaia) ETS-RFV tranbia-geltokia hobetzeko proiektua»ren obren lizitazioaren oinarrizko aurrekontua, dagokion % 21eko BEZa gehitu ondoren, zortziehun eta laurogeita hamasei mila zortziehun eta hamahiru euro eta laurogeita hemezortzi zentimokoa (896.813,98) da.
Obrak egiteko aurreikusitako epea sei (6) hilabetekoa da.
Euskal Trenbide Sareko (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, barne hartzen dituela Trenbide Sektorearen Erregelamenduaren 11. artikuluan (abenduaren 30eko 2387/2004 Errege Dekretua), Sektore Publikoko Kontratuen azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Administrazio Publikoen Kontratuen Legearen Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan (urriaren 12ko 1098/2001 Errege Dekretua) adierazitako dokumentuak, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdi nahikoak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena eman dute.
Organo honek Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumeneko trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko eskumena du, organo horrek Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez eskuordetuta.
Ikusita aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta oro har aplikatzekoak direnak, hau
EBAZTEN DUT:
«Boluetako (Bizkaia) ETS-RFV tranbia-geltokia hobetzeko proiektua» onartzea; proiektu horri dagokion lizitazioaren oinarrizko aurrekontua zortziehun eta laurogeita hamasei mila zortziehun eta hamahiru euro eta laurogeita hemezortzi zentimokoa (896.813,98) da, BEZa barne. Obrak egiteko epea sei (6) hilabetekoa izango da.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu diezaiokete Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Horretarako, idazkia bidali beharko diote organo honi edo Azpiegituren eta Mugikortasun Jasangarriaren sailburuordeari.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien aretoan, 2 hilabeteko epean. Nolanahi ere, aldez aurretik errekerimendua egin ahal izango dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Guztiek jakin dezaten ematen da horren berri.
Bilbao, 2026ko otsailaren 11.
Red Ferroviaria Vasca-Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,
ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.
RSS