
33. zk., 2026ko otsailaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (142 KB - 2 orri.)
- EPUB (125 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
734
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 10ekoa, Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko irailaren 16ko Aginduari buruzko laguntzen onuradunen zerrenda. Agindu horren bidez, 2025eko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzetarako deialdia egin zen.
Deialdi-aginduaren 13. oinarriak ezartzen duenez, emandako laguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, erakunde onuradunak eta zenbatekoak adierazita, jende guztiak jakin dezan.
Horrenbestez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea zer entitate gertatu diren onuradun kongresu eta bilera zientifikoak egiteko laguntzen deialdian, laguntzen zenbatekoak ere adieraziz. Laguntzok Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuaren 2025eko irailaren 16ko Aginduaren babesean emango dira, Agindu horren bidez egin baitzen deialdia 2025eko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzetarako.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuari, ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.
Zientzia eta Berrikuntzako sailburuordea,
ADOLFO MORAIS EZQUERRO.
RSS