Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2026ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
732

EBAZPENA, 2026ko otsailaren 5ekoa, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariarena, Euskadiko Gazteak Lankidetzan Programaren 2026. urterako Hautaketa Batzordearen osaera argitara ematen duena.

«Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duen irailaren 12ko 132/2023 Dekretuaren 22. artikuluan ezarritakoaren arabera, hautaketa-prozesua egiteko, Balorazio Batzorde bat sortuko da, ezarritako osaera eta ezaugarriekin. 22. artikuluan bertan, 4. paragrafoan, ezartzen da Balorazio Batzordearen osaera argitara emango dela deialdiaren ebazpenean, edo, bestela, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako titularraren ebazpen bidez, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

2026ko deialdia 2025eko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen, eta, beraz, bidezkoa da Balorazio Batzorde horren osaera zehaztea eta argitaratzea.

Balorazio Batzordearen osaerari dagokionez, Euskadiko Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundeak uko egin dio aurten programan parte hartzeari, eta, beraz, ez du bere kide bakar batek ere batzordean parte hartuko.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programaren 2026. urterako Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta batzordearen osaera argitaratzea. Hona hemen bere osaera:

– Oskar Longo Imatz, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako arduraduna, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak izendatua. Batzordeko lehendakari izango da, eta, kalitatezko botoarekin, gerta daitezkeen berdinketak ebatziko ditu.

– Miren Saiz Alzugaray, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako teknikaria, Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariak izendatua.

– Andima Prieto de Miguel, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak proposatua eta Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak izendatua.

– Leyre Sainz Piñero, Tomas Aranberri Epelde, María José Martínez Ramírez, Elizabeth Zubizarreta Arruabarrena, Aurelien Christian Manga, Giovana Claudia Sánchez Zavalaga eta Tiggi Jallow, garapenerako lankidetza-programak gauzatzen ari diren gobernuz kanpoko erakundeek proposatutako ordezkariak eta Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak izendatuta.

– Irune Urbitarte Artano, Gazteria eta Emantzipazio Zuzendaritzako teknikaria, idazkaria, hitzarekin baina botorik gabe, Gazteria eta Emantzipazio zuzendariak izendatua.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 5a.

Gazteria eta Emantzipazioko zuzendaria,

ADRIÁN LÓPEZ SARACHAGA.


Azterketa dokumentala