
33. zk., 2026ko otsailaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (128 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
731
AGINDUA, 2026ko otsailaren 3koa, Hezkuntzako sailburuarena, Donostiako (Gipuzkoa) «ElaiEnea» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena, Haur Hezkuntzako lehen zikloan unitateak gehitzeagatik.
Aztertu da «Fundación Escuela Teresiana» erakundeak, Donostiako «ElaiEnea» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titularrak, hasarazi duen espedientea, Haur Hezkuntzako lehen zikloan unitateak gehitzeko eskatzeko.
Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarrean dagoen araudiak eskatzen duen dokumentazioa erantsi zaio, eta gai horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena egin dute.
Hauek aztertu dira: maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Hezkuntzari buruzkoa; apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, Araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimena ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa; otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena; azaroaren 16ko 215/2004 Dekretua, 0 eta 3 urte bitarteko umeentzako haur-eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoko zero urtetik hiru urtera bitarteko umeen haur-eskolak 2002-2003 eta 2003-2004 ikasturteetan arautu zituen dekretuaren artikulu batzuk indarrean iraunarazten dituena, eta gai horretan aplikatzekoak diren indarreko gainerako legeak. Horren ondorioz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimena ematea Donostiako (Gipuzkoa) «ElaiEnea» Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko, Haur Hezkuntzako lehen zikloan bi unitate gehitzeagatik.
2026ko irailaren 1etik aurrera, ikastetxe hori Hezkuntza Saileko unibertsitatez kanpoko ikastetxeen erregistroan inskribatuta geratuko da, erregistro-datu hauekin:
Kode-zenbakia: 012547 (EAE) eta 20004149 (unibertsala).
Izen generikoa: Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua.
Izen espezifikoa: «ElaiEnea».
Titularra: Escuela Teresiana Fundazioa.
Helbidea: Manuel Lardizabal 25 (egoitza nagusia) eta Heriz 82.
Udalerria: Donostia.
Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.
Ondoriozko osaera:
– Haur Hezkuntza, lehen zikloa: 6 unitate:
• 0-1 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 8 ikaspostutarako edukierarekin.
• 1-2 urteko haurrentzako 2 unitate, bakoitza 13 ikaspostutarako edukierarekin.
• 2-3 urteko haurrentzako 2 unitate, 18 ikaspostutarako edukierarekin.
– Haur Hezkuntza, bigarren zikloa: 5 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierarekin.
– Lehen Hezkuntza: 13 unitate, bakoitza 25 ikaspostutarako edukierarekin.
– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 16 unitate, bakoitza 30 ikaspostutarako edukierarekin.
– Batxilergoa: 8 unitate, bakoitza 35 ikaspostutarako edukierarekin, eta modalitate hauek:
• Zientziak eta Teknologia.
• Giza eta Gizarte Zientziak.
• Orokorra.
Bigarrena.– Hezkuntzarako Eskubidea arautzen duen uztailaren 3ko 8/1985 Lege Organikoaren hamahirugarren artikuluan ezarritakoaren arabera, ikastetxeak ezingo du erabili erregistroko inskripzioan agertzen den izena ez den beste izenik.
Hirugarrena.– Hezkuntza-administrazioari zuzendutako eskaera edo komunikazio guztietan, norberaren dokumentazioan eta ikastetxeari buruzko publizitatean, hori egiteko bidea edozein dela ere, ikastetxearen erakunde titularrak izen generikoa erabili beharko du, eta, ondoren, espezifikoa eta ikastetxearen kodea, erregistro-inskripzioan jasotako datuen arabera.
Halaber, ikastetxearen publizitateak estatuz kanpoko ikastetxeen izenak eta publizitatea arautzen dituen otsailaren 13ko 401/1979 Errege Dekretuaren 10. artikuluan xedatutakoa bete beharko du.
Laugarrena.– Ikastetxearen erakunde titularrak indarrean dagoen araudia bete beharko du ikaspostu-kopuruari, ekipamenduari, titulazio akademikoari, irakasleen hizkuntza-eskakizunari eta indarrean dagoen eta aplikagarri den gainerako legeriari dagokienez, eta emandako baimena berrikusteko eskatu beharko du, ikastetxearen erregistro-daturen bat aldatu behar denean. Bestela, emandako baimena baliogabetu egingo litzateke.
Bosgarrena.– Era berean, ikastetxeak martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartutako Eraikuntzaren Kode Teknikoa bete behar du, bai eta indarrean dagoen legerian adierazten diren higiene-, osasun-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna zentroaren erakunde titularrari dagokio.
AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA
Agindu honetan jasotako baimena emateak ez du esan nahi, inolaz ere, hezkuntza-itunen araubidearen bidez laguntzak lortuko direnik.
AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA
Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 3a.
Hezkuntzako sailburua,
MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.
RSS