Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2026ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
728

28/2026 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita komunikazio-zerbitzuko lizentziak berritzeko Erabakia, hala ikus-entzunezko irratietakoa (FM) nola telebista linealekoa (tokiko LTD).

Gobernu Kontseiluak, 2026ko otsailaren 3an egindako bilkuran, komunikazio-zerbitzuko lizentziak berritzeko Erabakia onartu zuen, hala ikus-entzunezko irratietakoa (FM) nola telebista linealekoa (tokiko LTD), eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea komunikazio-zerbitzuko lizentziak berritzeko Erabakiaren testua, hala ikus-entzunezko irratietakoa (FM) nola telebista linealekoa (tokiko LTD). Erabakia ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 10EKO 28/2026 EBAZPENARENA
ERABAKIA, IKUS-ENTZUNEZKO IRRATI-KOMUNIKAZIOKO (FM) ETA TELEBISTA-KOMUNIKAZIOKO (TOKIKO LTD) ZERBITZUEN LIZENTZIAK BERRITZEKOA

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko martxoaren 31ko 7/2010 Lege Orokorraren bigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriz, Estatuko, autonomia-erkidegoetako edo tokiko uhin hertziarren bidezko irrati- edo telebista-zerbitzu publikoaren zeharkako kudeaketarako emakidak, lege hori indarrean sartzean iraungi gabe zeudenak, ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko lizentzia bihurtu behar ziren.

2011ko urtarrilaren 11n, Gobernu Kontseiluak soinudun irrati-difusio eta telebistako zerbitzuaren emakida horiek ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzua emateko lizentzia bihurtzea erabaki zuen.

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko uztailaren 7ko 13/2022 Lege Orokorraren 29.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, lizentzia hamabost urterako ematen da lizentziadunak ustiatzeko. Kasu honetan, emakidak lizentzia bihurtzen diren egunetik zenbatzen hasita.

Era berean, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko uztailaren 7ko 13/2022 Lege Orokorraren 29.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, lizentzia automatikoki berritu behar da, hasieran ezarritako epe berean, baldin eta:

a) Haren titular izateko eskatzen diren baldintza berberak betetzen badira eta zerbitzua emateko ezarritakoak bete badira.

b) Ez badago ustekabeko eta gaindiezinak diren oztopo teknikorik, eragindako lizentzien espektroarekin lotuta.

c) Lizentziaren titularrak ordainketak egunean baditu, bai jabari publiko erradioelektrikoa erreserbatzeagatiko tasak bai lege honetan aurreikusten direnak.

Aipatutako artikuluan ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzeko, Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak erantzukizunpeko adierazpena aurkezteko eskatu zien 2026ko urtarrilaren 11n iraungitzen ziren lizentzien titularrei, eta eranskineko lizentziak berritzeko baldintzak betetzen zirela egiaztatu du.

Kabinetearen eta Gizarte Hedabideen Zuzendaritzak aurkeztutako eskabideak aztertu ditu, eta ondorioztatu du automatikoki berritu behar direla eranskinean zehazten diren lizentziak.

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuaren 14.5 artikuluan ezarritakoaren arabera, Gobernu Kontseiluari dagokio ikus-entzunezko lizentziak ematea, Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta. Beraz, Gobernu Kontseiluari dagokio ere lizentzia horien berritzea.

Ondorioz, Jaurlaritzako lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak proposatuta, Gobernu Kontseiluak 2026ko otsailaren 3an egindako bilkuran aztertu ondoren, honako erabaki hau hartu du:

ERABAKIA

Lehenengoa.– Eranskineko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen lizentziak hamabost urteko eperako berritzea, 2026ko urtarrilaren 12tik hasita eta dagokion erregistroan ofizioz inskribatzea.

Bigarrena.– Jakinaraztea Telekomunikazioen eta Azpiegitura Digitalen Estatu Idazkaritzari (Seteleco) ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen lizentzien berritzea, Jabari Publiko Erradioelektrikoa Erabiltzeari buruzko Erregelamendua onartzen duen, otsailaren 24ko 123/2017 Errege Dekretuaren 39.2 artikuluari jarraiki.

Hirugarrena.– Agintzea Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

(Ikusi .PDF Fitxategia)

Azterketa dokumentala