Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

33. zk., 2026ko otsailaren 18a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
727

26/2026 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Soraluze-Placencia de las Armaseko udalarekin 2021eko maiatzaren 24an sinatutako hitzarmenaren luzapena. Hitzarmen horren helburua da Soraluze-Placencia de las Armas udal-mugartean babes sozialeko etxebizitzak sustatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Soraluze-Placencia de las Armaseko udalarekin 2021eko maiatzaren 24an sinatutako hitzarmenaren luzapena. Hitzarmen horren helburua da Soraluze-Placencia de las Armas udal-mugartean babes sozialeko etxebizitzak sustatzea. Hitzarmenaren luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 10EKO 26/2026 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAK ETA Soraluze-Placencia de las Armaseko UDALAK 2021EAN SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENA LUZATZEA, BABES SOZIALEKO ETXEBIZITZEN SUSTAPENA AHALBIDETZEKO ALOKAIRU ERREGIMENEAN, Soraluze-Placencia de las Armaseko UDALERRIKO 21.1 «TXURRUKA» AZPIEREMUAN
BILDU DIRA:

Alde batetik, Denis Itxaso González jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua.

Eta bestetik, Unai Larreategi Azurmendi jauna Soraluze-Placencia de las Armaseko Udaleko alkatea.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda sailaren sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ordezkari gisa, egintza honetarako ahalmena du, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2025eko apirilaren 10a egindako bilkuran hartutako erabakiaren ondorioz.

Eta bigarrena, Soraluze-Placencia de las Armaseko Udaleko alkate lehendakaria den aldetik, haren ordezkari gisa, egintza honetarako baimendua, toki-korporazio horrek 2025eko apirilaren 29an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez.

Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2021eko maiatzaren 24an, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Soraluze-Placencia de las Armaseko Udalak, Soraluze-Placencia de las Armas udalerrian babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko.

Bigarrena.– 2021ean sinatutako hitzarmenaren indarraldia 2025eko maiatzaren 24an amaitzen denez, ez dago hura gauzatzeko denborarik, eta, beraz, hitzarmenaren luzapena izapidetu behar da, bi administrazioek hartutako konpromisoak gauzatu ahal izateko.

Hirugarrena.– Hitzarmenaren bederatzigarren klausularen arabera, akordioaren indarraldia 4 urtekoa zen. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek ere adierazten zuen aurreikusitako epea amaitu aurreko edozein unetan hitzarmenaren sinatzaileek aho batez adostu zezaketela hitzarmena luzatzea, beste lau urterako gehienez, edo hitzarmena azkentzea.

Laugarrena.– Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2021eko maiatzaren 24an sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.

Azaldutakoaren arabera, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Saila eta Soraluze-Placencia de las Armaseko Udala.

ADOSTU DUTE:

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Soraluze-Placencia de las Armaseko Udalak, Soraluze-Placencia de las Armaseko udalerrian babes sozialeko etxebizitzak sustatzeko sinatutako hitzarmena 4 urtez luzatzea (2029ko maiatzaren 24ra arte).

Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute,

Vitoria-Gasteiz, 2025eko maiatzaren 22a.

Soraluze-Placencia de las Armaseko Udaleko alkate lehendakaria,

UNAI LARREATEGI AZURMENDI.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala