
33. zk., 2026ko otsailaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (131 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
719
70/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 29koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Debabarreneko Erakunde Sanitario Integratuko eskualdeko erreferente soziosanitarioaren eginkizunak beteko dituen pertsona izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.
Osasun Sailaren eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Euskadiko Gobernantza Soziosanitarioari buruzko abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuarekin bat etorrita, zeinaren bidez ezarri baitziren gobernantza soziosanitarioaren definizioa eta lurralde-artikulazioa, eta, bereziki, haren antolamendu funtzionala, kontsulta- eta partaidetza-organoetan eta koordinazio soziosanitarioko figuretan oinarrituta (2022ko abenduaren 22ko EHAA, 243. zk.).
Ikusi da abenduaren 7ko 150/2022 Dekretuaren 2. atala, lurralde-eremuaren eta kudeaketaren araberako koordinazio-figurei dagokienez, eta, bereziki, 45.3 artikulua, zeinak ezartzen baitu erreferente soziosanitarioaren figuraren izendapena erakundeko profesionalen artetik.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen martxoaren 27ko 123/2023 Ebazpenaren bidez, Leticia Díez García Debabarreneko ESIko eskualdeko erreferente soziosanitarioaren funtzioak betetzen zituen pertsona izendatu zen Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Aurreko erreferentea kargutik kendu ondoren, Mirari Otegi Goikoetxea Debabarreneko ESIko eskualdeko erreferente soziosanitario izendatzen da Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean.
Bigarrena.– Izendapen honek 2025eko martxoaren 14tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzari (Osasun Saila, Eusko Jaurlaritza) ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia / San Sebastián, 2026ko urtarrilaren 29a.
Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,
ANDREA GABILONDO CUELLAR.
RSS