
33. zk., 2026ko otsailaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
SEGURTASUN SAILA
718
EBAZPENA, 2026ko otsailaren 10ekoa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez iragartzen baita noiz argitaratuko den Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-oholean 2025eko uztailaren 17ko Ebazpena, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriako karrerako funtzionario izendatzen duena.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiaren 2022ko abenduaren 29ko Ebazpenaren hamaseigarren oinarrian ezarritakoarekin bat etorriz (ebazpen horren bidez, Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategorian sartzeko hautaketa-prozedurarako deialdia egiten da; 2023ko urtarrilaren 16ko EHAA, 10. zk.), eta Segurtasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 318/2024 Dekretuaren 9. artikuluak ematen dizkidan eskumenen arabera, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Jakitera ematea 2025eko uztailaren 18an jarri zela Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako iragarki-taulan Segurtasuneko sailburuordearen 2025eko uztailaren 17ko Ebazpena, karrerako funtzionario izendatzen duena Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente kategoriarekin.
Bigarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Segurtasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.
Segurtasuneko sailburuordea,
RICARDO ITUARTE AZPIAZU.
RSS