Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2026ko otsailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
717

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 250/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegian, Castor Miguel Rino Rivero jaunak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri du (prozedura laburtuen izapideen bidez egiten zaio jarraipena, zenbaki honen bitartez: 250/2025), Osakidetzaren zuzendari nagusiaren uztailaren 11ko 1073/2025 Ebazpenaren aurka. Ebazpen horren bidez argitaratu ziren 2020-2022-2023ko EPEetako txanda irekiko hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena, Gizarte-langile kategorian, destinoa Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu sanitarioetako erakundeetan izanik.

Horregatik, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3. Epaitegiaren 250/2025 zenbakiko prozedura laburtua izapidetzen ari da.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Epatze hori Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala