
32. zk., 2026ko otsailaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (123 KB - 2 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
711
IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Segurtasun Saileko Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzako Aholkularitza Juridikoaren arduradunaren 2026ko urtarrilaren 29ko idazkia, jakinarazten duena hasi egin dela Administrazioaren ondare-erantzukizunagatiko administrazio-erreklamazioaren espedientea, eta eskaera zuzentzeko eskatzen duena.
Aipatutako idazkiaren jakinarazpen pertsonala egiten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, iragarki hau argitaratzen da, aurreko ebazpenaren jakinarazpentzat balio dezan, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betez.
10 egun balioduneko epea duzu, jakinarazpen hau jaso eta hurrengo egunetik aurrera, eskabidea zuzentzeko behar den dokumentazioa aurkezteko.
Aipatutako espedientearen hasierako komunikazioaren eta zuzentzeko errekerimenduaren testu osoa helbide honetan eskura daiteke: Eusko Jaurlaritza, Segurtasun Saila, Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritza, Lakua I eraikina, E gunea, solairuartea, Donostia kalea 1, 01010, Vitoria-Gasteiz.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 9a.
Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,
GOIATZ AIZPURU LIZARRALDE.
RSS