
32. zk., 2026ko otsailaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (110 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
708
IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Chatarras y Metales Villar SL enpresak aurkeztutako proiektu teknikoa, Sondikako (Bizkaia) Sangroniz industrialdean (Iberre kaleko 5. zenbakiko 4 bis pabiloia) dagoen hondakinak kudeatzeko jarduerarako Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-baimen bakarra lortzeko.
Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legeak ingurumen-baimen bakarraren mende jartzen du titulartasun publiko edo pribatuko jarduerak eta instalazioak ustiatzea, baldin eta I.B. Eranskinean jasotako jardueraren bat egiten bada.
Ingurumen-baimen bakarraren bidez, egintza bakar batean eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak aldez aurretik emandako administrazio-prozedura bakar batean integratuko dira hondakinak sortzeko eta kudeatzeko baimenak, kolektorera, jabari publiko hidraulikora eta itsas-lehorreko jabari publikora nahiz atmosferara isurketak egiteko baimenak, eta kasuan kasuko isurtzeko muga-balioak finkatuko dira, aplikatzekoa den araudi sektorialean xedatutakoaren arabera.
Aipatutako arauak 36. artikuluan ezartzen duenez, behin eskabidea aurkeztuta eta dokumentazioa osatuta dagoela egiaztatuta, instalazio- edo jarduera-proiektua jendaurrean jarriko da hogeita hamar egun balioduneko epean, alegazioak aurkeztu ahal izateko. Horretarako, aldez aurretik iragarkia jarriko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.
Horiek horrela, AAU00972 espedientea jendaurrean jarri behar da, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, egoki iritzitako alegazioak edo oharrak aurkeztu daitezen.
Jendaurrean jartzeko izapidea bete behar duen instalazioaren dokumentazioa jendearen eskura egongo da Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko iragarki-taula elektronikoan (https://www.euskadi.eus/iragarki-taula-elektronikoa/).
Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.
Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,
NICOLAS GARCIA-BORREGUERO URIBE.
RSS