Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2026ko otsailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
703

27/2026 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Zumarragako Udalarekin 2022ko urtarrilaren 11n sinatutako hitzarmenaren luzapena, Zumarragako udalerrian Faustino Orbegozo Fundazioa z-5.6 (geriatriko zaharra) eremuan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak aipatu den hitzarmenaren luzapena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Zumarragako Udalarekin 2022ko urtarrilaren 11n sinatutako hitzarmenaren luzapena, Zumarragako udalerrian Faustino Orbegozo Fundazioa z-5.6 (geriatriko zaharra) eremuan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko. Hitzarmenaren luzapen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 10a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JON IÑAKI URBINA GARCÍA DE VICUÑA.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO ETA LEGEBILTZARRAREKIKO HARREMANETARAKO ZUZENDARIAREN OTSAILAREN 10EKO 27/2026 EBAZPENARENA
EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ADMINISTRAZIO OROKORRAREN ETA ZUMARRAGAKO UDALAREN ARTEAN 2022an SINATUTAKO LANKIDETZA-HITZARMENA LUZATZEA, FAUSTINO ORBEGOZO Z-5.6 FUNDAZIOAREN (ANTZINAKO GERIATRIKOA) EREMUAN ZUMARRAGAKO UDALERRIAN ZUZKIDURA-BIZITOKIAK SUSTATU AHAL IZATEKO

Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 9a.

BILDU DIRA:

Batetik, Denis Itxaso González jauna, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua.

Eta bestetik, Mikel Serrano Aperribay jauna, Zumarragako alkate-udalburua.

BERTARATU DIRA:

Lehenengoa, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburu gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra ordezkatuz, Gobernu Kontseiluak 2025eko abenduaren 22an egindako bileran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako ahaldunduta.

Eta bigarrena, Zumarragako Udaleko alkate-udalburu gisa, Udalaren ordezkari gisa, toki-korporazio horren osoko bilkurak 2025eko abenduaren 18an egindako osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez egintza honetarako baimenduta.

Bi aldeek elkarri aitortu diote legezko gaitasun nahikoa eta beharrezkoa dutela luzapen-akordio hau egiteko.

ADIERAZTEN DUTE:

Lehenengoa.– 2022ko urtarrilaren 11an, lankidetza-hitzarmena sinatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Zumarragako Udalak, Faustino Orbegozo Fundazioa Z-5.6 (Geriatria zaharra) eremuan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko, Zumarragako udal-mugartean.

Bigarrena.– 2022an sinatutako hitzarmena 2026ko urtarrilaren 11an amaitzen denez, gainerako epea ez da nahikoa aurreikusitako ekintzak gauzatzeko. Horregatik, beharrezkoa da luzapena izapidetzea, bi administrazioek hartutako konpromisoak betetzen direla bermatzeko.

Hirugarrena.– Hitzarmenaren bederatzigarren klausularen arabera, hitzarmenaren indarraldia 4 urtekoa zen, sinatzen denetik zenbatzen hasita. Hala ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 49.h) 2 artikuluan ezarritakoaren arabera, klausula horrek adierazten zuen, halaber, hitzarmenaren sinatzaileek aho batez erabaki zezaketela hitzarmena beste lau urtez luzatzea edo azkentzea, aurreikusitako epea amaitu baino lehen.

Laugarrena.– Alderdien artean orain arte lortutako lankidetza eta koordinazioa egokiak izan direnez, eta lankidetza horrekin jarraitzeko eta etxebizitza egoki bat legez okupatzeko eskubidearen eraginkortasunaren eta jardunen arteko koherentziari eusteko eta Hitzarmenak aipatzen dituen Euskadiko etxebizitza-politikaren gainerako printzipio gidariak betetzen jarraitzeko asmoz, bi alderdiek beharrezkotzat jotzen dute 2022ko urtarrilaren 11an sinatutako hitzarmena luzatzea, bertan jasotako helburu guztiak betetzeko.

Horiek horrela, Eusko Jaurlaritzako, Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak eta Zumarragako Udalak, honako hau,

ADOSTU DUTE:

Lau urtez luzatzea (2030eko urtarrilaren 11ra arte) Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak eta Zumarragako Udalak sinatutako hitzarmena, Faustino Orbegozo Fundazioa Z-5.6 (Geriatria zaharra) eremuan zuzkidura-bizitokiak sustatzeko, Zumarragako udal-mugartean.

Ados daudela adierazteko, eta dagozkion ondorioetarako jasota gera dadin, alderdiek luzapen-akordio hau sinatu dute, idazpuruan adierazitako lekuan eta egunean,

Zumarragako Udaleko alkate - udalburua,

MIKEL SERRANO APERRIBAY.

Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua,

DENIS ITXASO GONZÁLEZ.


Azterketa dokumentala