Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2026ko otsailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Oposizioak eta lehiaketak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
698

EBAZPENA, 2026ko otsailaren 5ekoa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuan lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko den 2025eko azaroaren 26ko Ebazpeneko hutsak zuzentzekoa.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko azaroaren 26ko Ebazpenaren bidez, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko idazkari nagusiaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen (2025eko abenduaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 240 zk.). Ebazpen horren 4. apartatuak honako hau xedatzen du:

Esleipen-ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz esleipendunak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zuzendariordetzetako eta lurralde-ordezkaritzetako titularren lanpostuak izendapen askez betetzen direnez, gorde egingo da interesdunak lehiaketa bidez edo karrerako funtzionario izatera iristeko prozesu batean titulartasuna lortu duen lanpostua.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak ezartzen duenez, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete beren egintzetako errakuntza materialak, egitezkoak edo aritmetikoak, ofizioz edo interesdunek eskatuta.

Akats material bat antzeman da, aipatu ebazpenaren 4. apartatuan honako esaldi hau sartu baita: «Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zuzendariordetzetako eta lurralde-ordezkaritzetako titularren lanpostuak izendapen askez betetzen direnez, gorde egingo da interesdunak lehiaketa bidez edo karrerako funtzionario izatera iristeko prozesu batean titulartasuna lortu duen lanpostua.», izan ere, deitutako lanpostua idazkari nagusiarena da, eta, beraz, zuzendu egin behar da.

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2025eko azaroaren 26ko Ebazpena zuzentzea. Ebazpen horren bidez, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen da (2025eko abenduaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 240. zk.). Hona hemen zuzenketa:

2025eko abenduaren 12ko EHAAko 2025/5334 (4/2) orrialdean, laugarren oinarrian, hau dio:

«Esleipen-ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaz esleipendunak. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren zuzendariordetzetako eta lurralde-ordezkaritzetako titularren lanpostuak izendapen askez betetzen direnez, gorde egingo da interesdunak lehiaketa bidez edo karrerako funtzionario izatera iristeko prozesu batean titulartasuna lortu duen lanpostua.»

Baina hau esan behar du:

«Esleipen-ebazpenean zehazten den egunean jabetu beharko du lanpostuaren esleipendunak lanpostuaz, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.»

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 5a.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendaria,

LEIRE CORRALES GOTI.


Azterketa dokumentala