Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

32. zk., 2026ko otsailaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILEAK

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
697

181/2026 EBAZPENA, otsailaren 4koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, zeinaren bidez Langileen Kontratazio Zerbitzuko burua izendatzen baita Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzan.

Ikusi da deialdia egin zela Langileen Kontratazio Zerbitzuko buruaren lanpostua betetzeko Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariaren abenduaren 15eko 1398/2025 Ebazpenaren bidez (2026ko urtarrilaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 7. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren, izangaiak lanpostua betetzeko aurkeztu duen dokumentazioa aztertu da, eta haren baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu dira. Hala, Balorazio Batzordearen ustez, Oiane Ibarzabal Arrieta andreak deialdiko lanpostuaren profila betetzen du eta bertan jarduteko trebakuntza egokia dauka.

Adierazitako guztiagatik, Giza Baliabideen Zuzendaritza honek, legez aitortuta dituen eskumenez baliatuta,

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Oiane Ibarzabal Arrieta andrea Langileen Kontratatazio Zerbitzuko buru izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Giza Baliabideen Zuzendaritzako Hautaketa eta Hornikuntzako Zuzendariordetzan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko otsailaren 9ko lanaldia hasten denetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Gorlizko Ospitaleko Langileen Zuzendaritzari, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusiko Hautaketako eta Horniketako Zuzendariordetzari eta Giza Baliabideen Plangintzako eta Kudeaketako Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, interesdunari ebazpen honen berri eman eta hurrengo egunetik aurrera. Dena den, zuzenbidean oinarritutako beste edozein epe ere erabili ahal izango da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 4a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

JOSUNE RETEGI ORMAZABAL.


Azterketa dokumentala