
32. zk., 2026ko otsailaren 17a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILEAK
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
696
725/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Txurdinagako Anbulatorioko Administrazioko Azpitaldeko burua izendatzen baita izendapen askez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko Erakunde Sanitario Integratuan.
2809/2025 Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIko Txurdinagako Anbulatorioko Administrazioko Azpitaldeko buru lanpostu bat izendapen askez hornitzeko.
Batzordeak baloratu egin ditu aurkeztutako eskabideak, eta dagokion izendapen-proposamena egin du. Horiek horrela, Sara Ruilope Pineda andreak dituen ezagutza akademiko eta profesionalak kontuan hartuta, erabaki da pertsona hori Txurdinagako Anbulatorioko Administrazioko Azpitaldeko buru izendatzea, izendapen askez, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Beraz, bat etorriz Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunarekin, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuarekin eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan xedatutakoarekin,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Sara Ruilope Pineda Txurdinagako Anbulatorioko Administrazioko Azpitaldeko buru izendatzea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bilbo-Basurtuko ESIan.
Bigarrena.– Izendapen honek 2026ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Izendapenak egin dituen organoak edozein unetan kargugabetu ditzake, bere eskumen-ahalez, izendapen askeko sistemaren bidez izendatu dituen langileak. Kargutik kentzeak edo mugiarazteak honako hau eragingo du: langilea beste lanpostu funtzional batera lekualdatuko da, baina, edonola ere, interesdunak duen kategoriari dagozkion baldintzei eutsiko die. Hain zuzen, ezaugarri berberak dituen lanpostu bati atxikiko zaio eta, ahal dela, izendapena jaso aurretik bera zegoen antolakuntza- eta lurralde-eremu berberetan. Atxikitze horrek, hain zuzen, kargugabetze-dataren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak, eta lanpostua hornitzeko eskatzen diren betekizun eta baldintza guztiak bete beharko ditu.
Laugarrena.– Interesdunari eta Bilbo-Basurtuko ESIari ebazpen honen berri ematea.
Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako hilabeteko epea izango da, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2026ko urtarrilaren 30a.
Bilbo-Basurtuko ESIko zuzendari-gerentea,
JESÚS MARÍA LARRAÑAGA GARITANO.
RSS