
29. zk., 2026ko otsailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
660
IRAGARKIA, Antzuolako udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Otain-Azpi iturburuko uren urteko gehieneko 657 m3-ko aprobetxamendurako emakidaren funtsezko ezaugarrien aldaketa espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena, jatorrizko hargunean, AHTren lanek eragindako hargunearen kokapena aldatzeko.
Espedientearen kodea: MCA-G-2020-0005.
Eskatzailea: Victoriano Barrena Elorza.
Jardueraren kokapena: Antzuola (Gipuzkoa).
Hargune puntu berria (koordenadak UTM (ETRS89)):
X = 550.035; Y = 4.771.082.
Uraren erabilera: abentzaintzarako (Irain abeltegia).
Obren deskribapena: AHTren obrek Otain-Azpi iturburuaren hartunea kaltetu zutenez, hiru zundaketa horizontal egin dira, banaketa-hodia abiatzen den bilgune kutxeta batera, eta antzinako iturburutik 400 bat metro hego-mendebaldera jarri dira.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik hasita, hala xedatzen baita Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan, bere burua interesduntzat jotzen duen edonork alegazioak aurkezteko aukera izan dezan, adierazitako epean, Uraren Euskal Agentzian. Espedientea eskuragarri egongo da hor, nahi duenak azter dezan.
Espedientea eskuragarri egongo da, adierazitako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, bai eta (https://www.uragentzia.euskadi.eus) Interneteko atarian, Informazio Publikoa atalean.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 28a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2025eko maiatzaren 23koa).
Aprobetxamenduen arduraduna,
ANABEL MONTILLA OLALDE.
RSS