Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2026ko otsailaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
659

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira 279/2025 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesdun izan daitezkeenak.

Alex Larruzea Ibarrak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu du (279/2025 prozedura laburtua) Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Ataleko 2 zenbakiko Epaitegian, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren 2025eko irailaren 24ko Erabakiaren aurka. Erabaki horren bidez, ezetsi egin zen bi ebazpen hauen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa: 139/2025 Ebazpena, urtarrilaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Egonkortzeko EPEko lehiaketa-sistemaren bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena analista klinikoen kategorian (analisi klinikoetako FEMT lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako; eta 138/2025 Ebazpena, urtarrilaren 22koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Egonkortzeko EPEko (20/2021 Legearen 2.1 artikulua) Lehiaketa-oposizioko sistemaren bidez hautatutako izangaien behin betiko zerrenda eta destinoen esleipena analista klinikoen kategorian (analisi klinikoetako FEMT lanpostu funtzionala), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetarako.

Horregatik izapidetzen ari da 279/2025 prozedura laburtua Vitoria-Gasteizko Auzialdiko Auzitegiko Administrazioarekiko Auzien Atalean, 2. Plaza.

Horrela, bada, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, dei egiten zaizu, nahi eta/edo zure interesak defendatzeko egokitzat jotzen baduzu, epaitegian ager zaitezen, bederatzi egun balioduneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera, eta egokitzat jotzen duzuna alega dezazun.

Epatze hori Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ere argitaratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2026ko otsailaren 3a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala