
29. zk., 2026ko otsailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (160 KB - 6 orri.)
- EPUB (442 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
657
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 21ekoa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita dekretu honetan jasotako dirulaguntzei buruzko zenbait dokumentazio-errekerimendu: 27/2023 Dekretua, otsailaren 21ekoa, seme-alabak dituzten familientzako laguntzak.
Ezinezkoa izan da zuzenean jakinaraztea dokumentazio-errekerimendu horiek, eta, horrexegatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Horretarako, iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie ezen, zehaztu ahal izateko ea emango zaien ala ez eskatutako dirulaguntza, aurkeztu beharko dutela norbere espedientearekin lotutako dokumentazioa, 10 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzaren egoitzan (Eusko Jaurlaritza Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Halaber, interesdunei jakinarazten zaie ezen, epe horretan ez badute aurkezten eskatu zaien dokumentazioa, ulertuko dela atzera egin dutela laguntza-eskabidean, edo, hala badagokio, onartzen dutela eskatutako laguntzaren gutxieneko zenbatekoa.
Horrez gainera, jakinarazten da interesdunek eskuragai dutela zerrendako errekerimenduen testu osoa, aipatutako helbidean. Hau argitara ematen da jakitun egon daitezen eranskinean aipatutako interesdunak, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 21a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS