
29. zk., 2026ko otsailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (130 KB - 2 orri.)
- EPUB (115 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
656
IRAGARKIA, 2026ko urtarrilaren 21ekoa, Haur, Nerabe eta Familien zuzendariarena, dekretu honetan jasotako laguntzen itzulketa-espedienteak hasteko erabakiak jakinaraztekoa: 27/2023 Dekretua, otsailaren 21ekoa, seme-alabak dituzten familientzako laguntzena.
Ezinezkoa izan da aipatutako itzulketa-espedienteen hasteko erabakiak zuzenean jakinaraztea, eta horregatik ematen da argitara iragarki hau, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Iragarki honen bidez, interesdunei jakinarazten zaie 15 eguneko epea dutela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, egoki deritzotena alegatzeko, itzulketa-prozedurari amaiera emango dion ebazpena eman aurretik.
Era berean, jakinarazten da interesdunek eskuragai dutela zerrendako itzulketa-espedienteak hasteko erabaki horien testu osoa, Eusko Jaurlaritzako Haur, Nerabe eta Familia Zuzendaritzan (Eusko Jaurlaritza Lakua eraikina, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz). Eranskinean aipatutako interesdunak jakitun egon daitezen ematen da argitara hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2026ko urtarrilaren 21a.
Haur, Nerabe eta Familien zuzendaria,
GORKA ORAA MARTÍNEZ DE LAÑO.
RSS