
29. zk., 2026ko otsailaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 3 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
655
IRAGARKIA, 2026ko otsailaren 3koa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari-kontserbatzailearena, argitara ematen duena Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuan elkarte ekologistei eta kontserbazionistei dagokien ordezkaritza izendatzeko deialdia.
Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 18. artikuluaren bidez, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatua eratu zen.
Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 18.1 artikuluaren arabera, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuko kide da Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren eremuko elkarte ekologista eta kontserbazionisten ordezkari bat; elkarte ekologista eta kontserbazionistak Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren azterketan eta babesean ospe handia izan beharko du.
Elkarte ekologistei eta kontserbazionistei dagokien ordezkaritza izendatzeko moduari dagokionez, ordezkaritza hori abenduaren 21eko 447/1999 Dekretuan arautzen da (447/1999 Dekretua, abenduaren 21ekoa, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuan biosfera erreserbaren azterketan eta babesean izen ona duten biosfera erreserbaren eremuko elkarte ekologista eta kontserbazionistek izango duten ordezkaritza izendatzeko era eta ordezkaritzaren indarraldia arautzeko dena –2000ko urtarrilaren 7ko EHAA, 4. zk.–).
Elkarte ekologista eta kontserbazionisten ordezkaria izendatzeko prozedura Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari-kontserbatzailearen iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Busturialdeko Hitza, Deia eta El Correo egunkarietan argitaratuz hasten da. Iragarkia Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan ere argitaratuko da (https://www.euskadi.eus/egoitza-elektronikoa/), bai eta Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailaren web-orrian ere.
Azaldutako guztiagatik, deialdi hau argitaratzen da:
Lehenengoa.– Xedea.
Deialdi honen xedea da Urdaibaiko Biosfera Erreserbako lurralde-eremuko elkarte ekologista eta kontserbazionistek aukera izatea Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuan dagokien ordezkaria izendatzeko hautagaiak aurkezteko.
Bigarrena.– Hautagaitzak.
1.– Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren lurralde-eremuko elkarte ekologistek eta kontserbazionistek sustatu ahal izango dituzte hautagaitzak, baldintza hauek betetzen badituzte:
a) Legez eratuta egotea.
b) Nortasun juridiko propioa izatea.
c) Ospe handia izatea Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren azterketan eta babesean.
2.– Hautagaitza aurkezten duten elkarteek eskabide bat aurkeztu beharko dute, dokumentu hauekin:
a) Elkarte ekologista eta kontserbazionistaren organo eskudunak hartutako erabakiaren egiaztagiria, hautagaitza aurkeztea erabakitzen duena.
b) Hautagaitza sustatzen duen elkarteak Urdaibaiko Biosfera Erreserbako ekosistemen kontserbazioarekin eta Urdaibaiko Biosfera Erreserba Babestu eta Antolatzeari buruzko uztailaren 6ko 5/1989 Legearen 1. artikuluan adierazitako helburuarekin lotura berezia duela egiaztatzen duen dokumentazioa.
c) Elkarte ekologista eta kontserbazionistak bere hautagaitza proposatzeko duen motibazioari buruzko memoria.
d) Eskaera aurkezten duen pertsonak proposamena egin duen elkarte ekologista eta kontserbazionistaren izenean eta haren ordezkari gisa sinatzeko ordezkaritza-ahalmen nahikoa duela egiaztatzen duen dokumentua.
e) Titular eta ordezko gisa proposatutako pertsonak identifikatzen dituen dokumentua.
Hirugarrena.– Hautagaitzak aurkezteko modua.
Hautagaitzak Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko Erregistro Elektroniko Orokorrean aurkeztuko dira, helbide elektroniko honetan:
https://www.euskadi.eus/erregistroa/erregistro-elektroniko-orokorra/web01-sede/eu/
Laugarrena.– Hautagaitzak aurkezteko epea.
Hautagaitzak aurkezteko epea hogei egun baliodunekoa izango da, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bosgarrena.– Hautatzeko prozedura.
1.– Aurkeztutako hautagaitzak kontuan hartuta, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari-kontserbatzaileak, hogei egun balioduneko epean, aurkeztutako eskabideak aztertuko ditu, eta onartutako eta baztertutako hautagaitzen zerrenda egingo du.
2.– Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari-kontserbatzailearen ebazpena, onartutako eta baztertutako hautagaien zerrendarekin, hautagaitza aurkeztu duten elkarteei jakinaraziko zaie, eta hamabost egun balioduneko epea emango zaie alegazioak aurkezteko.
Alegazioen izapidea amaituta, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari-kontserbatzaileak, hogei egun balioduneko epean, ebazpena emango du onartutako hautagaitzen behin betiko zerrenda onartzeko.
3.– Aurreko apartatuan aipatutako Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari-kontserbatzailearen ebazpenaren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ingurumenaren alorrean eskumena duen sailburuordeari, hilabeteko epean, hautagaitza aurkeztu duten elkarteei jakinarazi eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
4.– Ordezkaritza hautatzeko, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari-kontserbatzaileak Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuaren egoitzan egingo den bilkura baterako deia egingo die hautagaitza onartu zaien elkarteen ordezkariei.
Bilkura hilabeteko epean egin beharko da, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari-kontserbatzaileak onartutako hautagaien behin betiko zerrendari buruzko ebazpena ematen duenetik kontatzen hasita.
5.– Aurreko apartatuan aipatutako bilkuran, bertaratutako elkarte ekologista eta kontserbazionistetako ordezkarien artetik izendatuko dute Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Patronatuan izango duten ordezkaritza, eta horretarako nahikoa izango da gehiengo soilaren aldeko botoa.
6.– Elkarte ekologista eta kontserbazionistaren ordezkaritza izendatzeko erabakiak ordezkari titularraren eta ordezko ordezkariaren izendapena jasoko du.
Gehienez ere bi ordezko izendatu ahal izango dira, eta ordezkoen hurrenkera adierazi beharko da.
Ordezkari titularrak eta ordezko ordezkariak edo ordezkariek berariaz onartuko dute beren izendapena.
Seigarrena.– Emakumeen eta gizonen ordezkaritza orekatua.
Hautagaiak proposatzerakoan, trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen presentzia orekatua sustatu beharko da, bat etorriz Emakumeen eta gizonen berdintasunerako eta emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabe bizitzeko Legearen testu bategina onartzen duen martxoaren 16ko 1/2023 Legegintzako Dekretuaren 27. artikuluan aurreikusitakoarekin.
Busturia, 2026ko otsailaren 3a.
Urdaibaiko Biosfera Erreserbako zuzendari-kontserbatzailea,
JOSEBA SANTORUM GOINETXEA.
RSS